

Secciones
Servicios
Destacamos
Amaia Núñez
Aduna
Domingo, 19 de noviembre 2023, 19:11
Adunako Eskola Txikien festa abiatu dute, jaiak izango duen irudiaren aurkezpenarekin. Duela 26 urte, 1997ko ekainaren 8an hartu zuen Adunak aurreko aldiz Eskola Txikien festa eta oraingoan ere herritarrak «emozioz» daudela adierazi zuten datorren urteko ekainean egingo den jairako.
«Herritarrek herriarentzat» sortutako irudia izatea nahi zuten, «Adunaren izaera islatuko zuena», Ariane Lertxundik ekitaldiko aurkezleak adierazi zuenez, eta horretarako logotipo lehiaketa antolatu zuten. Herritar talde bat izan zen epaimahaia osatu zuena: Juan Kruz Igerabide idazlea, Maite Oiartzun, Xole, Ainhoa Arruti udal-ordezkaria eta Itsaso Noval eskolako zuzendaria. Guztien artean «herriko esentzietako bat» jasotzen duen logotipo aukeratu zuten, Paule Cestau ikasleak sortua. Ikaskideek udaletxeko balkoitik zabaldu zuten irudia, bertaratuek ikusi zezaten.
Sagarra da irudiko protagonista, eta epaileek linea garbiak izatea, sagarrarrekin bihotza irudikatuz maitasuna eta elkartasuna adieraztea, eta letra tamainarekin eta berde tonu ezberdinekin jolastu izatea baloratu zuten aukeratzeko orduan. «Erraz gogoratuko den logo bat izango dela dirudi. Ez da astuna». 1997ko festan ere beste ikasle bat izan zen irudiaren egile, Ekaitz Otegi, eta bere irudia erakutsi zuten atzo plazan. «Adunako Eskola Txikian zuen tokia duzue». Garai hartako abestia ere entzun ahal izan zen.
Ekainera bitartean festa prestatzeko ekitaldi ugari antolatuko dituzte datozen hilabeteetan zehar. Igandean, adibidez, irudi berriarekin egindako produktuak erosteko aukera. Poltsak, kamisetak, jertseak eta abar jada eskuragarri daude. Aldi berean pintxoak eta edariak ere saldu zituzten, ekaineko festa antolatzeko dirua lortzeko.
Aurkezpen ekitaldia amaitzeko, Loatzo Musika Eskolako ikasle eta irakasleek osatutako bandak kontzertua eskaini zuen plazan.
Adunan jada atzerako kontaketa hasi dute eta eskola komunitatea osatzen duten guztiek «gogotsu» hartu dute festa antolatzeko erronka eta «Gipuzkoa osoko herritarrei harrera egiteko». Ikasle, irakasle eta gurasoez gain, «herritarrak ere emozio handiarekin sumatzen zaituztegu, azken finean denok osatzen baitugu Adunako eskola, eskola ez baita ezer herririk gabe, eta herriarentzat aberasgarria baita eskola, eskolak herritarrak sortzen laguntzen baitu, herria maitatzen, herria ezagutzen, laburbilduz, herria bizitzen era herriari bizia ematen».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.