Las diez noticias clave de la jornada
Barandiaran museoa kanpotik ikusita.  

Errotako jaki goxoak dastatzeko aukera Barandiaran museoan

Ekainaren 18an, igandean, bisita gidatua antolatu da eta ondoren taloak egingo dituzte parte-hartzaileek

I. Altuna

Donostia

Lunes, 12 de junio 2023, 17:48

Bisita gidatu berezia antolatu dute ekainaren 18an, igandean, Ataungo Barandiaran museoan. Errotatxo errota bisitatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, eta uraren indarraz zerrategia eta irin errota martxan ikusi ondoren, talo tailerrean parte hartu ahal izango dute. «Gure inguruan artoak duen eta izan duena garrantziaz jabetzeko aukera paregabea izango da», adierazi dute museoko arduradunek. Gainera, beraiek bertan egindako taloa dastatuz amaituko dute ekimena (taloa txokolatearekin betetzen dutela jakinarazi dute museotik).

Publicidad

Hitzordua ekainaren 18an, goizeko 10.30ean jarri dute. Partaide bakoitzak 6 euro ordaindu beharko ditu, eta izena aldez aurretik ematea ezinbestekoa dela gogorarazten dute.

Museoari buruz

Barandiaran Museoa Ataungo San Gregorio auzoko Larruntza errotan kokatua dago. Eraikin honen lehenengo aipamenak XV. mendekoak dira. 2003an Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen. Museoak bi solairu ditu. Goikoan Barandiaranen bizitza azaltzen da, ikus-entzunezko baten bidez lehenik eta, ondoren, biografia-gelan, pantaila eta bideo didaktikoen bitartez. Beheko solairuan, aldiz, arkeologia eta etnografia alorrean berak egindako lanen garrantzia azpimarratzen da, errepliken, bideoen eta beste zenbait baliabideren bitartez.

Larruntza errotaren ondoan Errotatxo izeneko bigarren errota eta uraren indarrak mugitutako zerrategia daude, beren aldaparo eta guzti. Egitura horiek guztiek multzo hidrauliko ikusgarria osatzen dute.

Ataunen eta Aralarko Natura Parkean barrena egin daitezkeen ibilbideei buruzko azalpenen bila urte osoan zehar gerturatzen diren bisitariarentzako informazio puntu ere bada Barandiaran Museoa. Lan hau Lizarrustiko Parketxearekin batera burutzen da, ez alferrik, bi guneek Aralarko Parketxe Hedatua osatzen baitute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad