Hika Teatrok 'Zorretan' antzezlana eskainiko du, Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza eta Javier Barandiaran aktoreekin.

Erriberriko 26. antzerki jaialdia, abian

Abuztuaren 3ra bitartean 40 emanaldi eskainiko dira Erriberrin eta inguruko beste lau herritan

I. Altuna

Donostia

Sábado, 19 de julio 2025, 17:58

Erriberriko 26. Antzerki Jaialdia abian da. Abuztuaren 3ra bitartean 40 emanaldi eskainiko ditu, 27 konpainiaren eskutik. Musika, dantza, zirkua, clowna, performancea, ibilaldiak eta antzerkia uztartuko dira programazioan, Argentinatik, Frantziatik, Andaluziatik, Gaztela eta Leondik, Madrildik, Euskal Autonomia Erkidegotik eta Nafarroatik iritsitako konpainien eskutik.

Publicidad

Datozen egunetan aurkeztuko diren emanaldi hauetatik 15 emakumeek sortu, idatzi edo zuzendu dituzte, 9 Nafarroako konpainietakoak dira, 2 euskarazkoak, 3 nazioartekoak eta 3 ikusmen- eta entzumen-urritasuna duten pertsonentzat eskuragarri egongo dira, honako zerbitzu hauek izango dituztelarik: azpititulu egokitua, audiodeskribapena, banakako begizta magnetikoa eta soinu anplifikatua entzungailuekin.

Jaialdiak Ane Pikazak eta María Goiricelayak osatutako zuzendaritza artistikoa du laugarren urtez, eta bi kreazio egonaldi hartuko ditu: Natxo Lapieza eta Rosa Beunzaren 'Farmacia Marcial' eta Estefanía de Paz Asínen 'Oscopía: creo con ciencia, creo conciencia'.

Oraingo honetan, programazioa Tafalla, Beire, San Martin Unx eta, bigarren urtez, Pitillasera zabalduko da. Zuzeneko ikuskizun horiez gain, Erriberrin bi egoitza sortzaile, sei prestakuntza-tailer eta artista eta kazetariekin hiru topaketa egingo dira.

Nafarroako Gobernuak eta Baluarte Fundazioak antolatuta, honako leku hauetan egingo da jaialdia: La Cava, Errege Jauregia, Teobaldoen plaza, Karlos III. Noblearen plaza, Enozentrum, Musika plaza eta San Frantziskoko eskola zaharrak, Erriberrin; Kondearen parkea eta Tafalla Kulturgunea, Tafallan; Victoriano Flamarique plaza, Beiren; Elizaren plaza, Pitillasen; eta San Martin de Unx plaza. Horrela, jarduerak espazio publikoetara eramatearen eta jaialdiak Nafarroako lurraldean duen presentzia zabaltzearen aldeko apustua mantentzen da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad