Errementaritza tradizionala gertutik bizitzeko aukera aste honetan Albaolan
Igandean ikasturte honetako familientzako lehen tailerra antolatu dute, aintzinako mapetan azaltzen ziren izaki fantastikoak ezagutzeko
Itziar Altuna
Donostia
Lunes, 23 de octubre 2023, 13:04
Ondarearen Europako Jardunadien baitan, Albaolak aurten ere hainbat ekimen antolatuko ditu llanbide tradizionalak babestearen garrantzia nabarmentzeko, hala nola ontzigintza eta errementaritza tradizionalak. Izan ere, egurraz gain, «burdina funtsezko materiala da ontzogintza tradizionalean, baina, gaur egun, zurezko ontzien eraikuntza ia desagertzearen ondorioz, errementaritza tradizionala ere egoera zailean dago», diote Itsas Kultur Faktoriatik.
Publicidad
Honela, lau tailer antolatu dira aste honetan. Asteartean, asteazkenean, ostegunean eta ostiralean izango dira arratsaldez, 15:00etatik 18:00etara. Parte hartzeko izena eman beharko da, aagirresarobe@albaola.org helbidera idatziz, edo 943 392 426 telefono zenbakira deituz. Tailer bakoitzak (gaztelaniaz eskainiko dira) 45 euroko prezioa izango du (150 euro lau egunak).
Gainera, larunbatean, hilak 28, 'Ondarea bizirik' lelopean, ontzigintzari lotutako errementaritza tradizionalari buruzko erakustaldi komentatua eskainiko da Albaolako errementariaren eskutik. «Albaolaren helburua itsas ondare kulturala berreskuratzea, balioan jartzea, zabaltzea eta trasmititzea da. Hogeita bost urte baina gehiagoan, hari balioa ematearekin zerikusia duten hainbat proiektutan parte hartu eta gidatu dugu, betiere modu dinamikoan eta zehaztasun historiko eta zientifiko handiarekin», gogorarazi dute Faktoritik.
Familientzako tailerrak
Bestalde, Albaolak familientzako hainbat tailer antolatu ditu ikasturte honetan eta lehenengoa asteburu honetan izango da, 'Izaki Fantastikoen sorgailua' izenpean. Sei eta hamabi urte birtateko haurrei zuzendutako ekimena izango da, non aintzinako mapetan murgilduko dira partaideak, izaki fantastiko hauek gertutik ezagutu eta ondoren berriak sortzeko.
Saioa euskaraz izango da, igandean, goizeko 10:30etik eguerdiko 12:00ak bitarte.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión