Ver 26 fotos

Jokalariak gaur hondartzan partida bat jokatzen. Lobo Altuna
Zarautz

Emakumeak nagusi Zarauzko hondartzan

Gabonetako oporraldia baliatuz, 18 taldek hartu zuten parte II. Emakume Futbolari Egunean

Domingo, 29 de diciembre 2024, 17:11

Zarauzko Hondartzako Futbol Txapelketak emakumeen plaieroak indartu eta herrian ikusgarritasuna emateko asmoz, bigarren urtez jarraian antolatu du Emakume Futbolari Eguna.

Publicidad

1944an sortu zenetik, Zarauzko hondartzan plaiero txapelketak antolatzen dira. Aurten 80. edizioa betetzen du eta ibilbide honetan emakumeen partaidetza aldakorra izan da. Hasieran ez zuten jokatzen, gero eskola kirolarekin hasi ziren eta azken hamarkadetan senior mailan ere Txapelketa dotorea egiten da gizonezkoekin batera.

Txapelketako eskemak ahaztu eta lagunarteko giroan plaieroetaz gozatzeko aukera izan zuten atzo emakumezkoak, batzuk gaztetxoak (15 urtetik gorakoak behar zuten izan) eta beste batzuk dagoeneko amatxoak direnak, baina denak kiroltasunez hondartzako jaun eta jabe egin ziren.

18 taldek eman zuten izena eta zazpi jokalariz osatutako norgehiagoka bikainak ikusi ziren. Kiroltasuna nagusi, epailerik ere ez zuten behar izan, beraiek hartzen zituzten erabakiak jokaldi bakoitzean eta amaitzean eskua eman eta hurrengo partida jokatzeko prestatzen ziren.

Goizeko 8:30ean hotz zegoen malekoian baina horrek ez zion emakume talde honi eraginik egin, elkartu eta zozketa bidez jokatuko ziren norgehiagokak erabaki ondoren zelaian markatu, ateak zutitu eta jokatzera jaitsi ziren hondarretara.

Publicidad

Eguzkia lagun izan zuten pixkanaka giroa epelduz eta saio denak bukatu ahala, antolakuntzak prest zuen txokolate beroa jatera hurbildu ziren, lagunarte ederra sortuz denen artean.

Egun oso polita osatu zuten, emakume asko bai dira txikitan futbolean ibili direnak eta gero adinean aurrera doazen bezala futbola alde batera uzten dutenak.

Egungo plaierotako antolakuntza taldeak, lanean hasi zirenetik garbi izan dute emakumeak Hondartzako Futbol Txapelketara erakarri behar dituztela eta atzoko saioaren helburua horixe da. Aurtengo Txapelketan hamar talde ari dira lehian eta hurrengo urteetan kopuru hori handitu nahi dute. Ikusitakoaren arabera, harrobia badago, Zarautz eta bere inguruko emakumeak prest daude futbolean murgiltzeko aurrerantzean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad