'Emakumeak Mugimenduan' zeharkaldiak bikoiztu egin du iazko parte-hartzea
Aurten 80 emakume baino gehiago inskribatu dira larunbata honetan Kontxako badian ospatuko den proban
Ander Artetxe Olaizola
Donostia
Viernes, 12 de septiembre 2025
Kontxako badian larunbat hontan ospatuko den 'Emakumeok Mugimenduan' zeharkaldian parte hartzeko 80 emakume baino gehiagok eman dute izena. Kopurua iazkoaren bikoitza da, eta antolatzaileen arabera, honek emakumeen artean diziplina honen inguruan dagoen interesarekiko gorakada nabaria dagoela erakusten du.
Publicidad
Zeharkaldia Easwin A21 taldeak antolatzen du eta hiru kategoria izango ditu. Infantila, goizeko 11.00etan izango dena; ordu erdi beranduago emakumeen txanda izango da 'Emakumeok Mugimenduan' zeharkaldian, eta 12.00etan proba nagusia. Irteera Nautico-ko kokatu dute.
Emakumeen kategorian izena eman duten parte-hartzaileek proba prestatzeko aukera izan dute aurreko asteetan. Joan den larunbatean amaitu ziren zeharkaldia prestatzeko saioak, eta eskainitako plaza guztiak betetzeaz gain, itxaron-zerrenda bat ere sortu zen. Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentuaren 'Emakumeok Mugimenduan' programaren barruan kokatzen da. Programaren helburua emakumeen parte-hartzea sustatzea da, batez ere emakume ez aktiboen artean.
Prestaketa saioak eta zeharkaldia emakumeek gidatzen dituzte oso-osorik. Parte hartzen duten profesionalen artean daude Sara Alonso (RFEN entrenatzaile nazionala), Itziar López-Vailo (RFEN laguntzailea eta klubeko igerilari ohia) eta Maider Redin (Espainiako txapelketako dominaduna).
Goizane Alvarez Kirol diputatuak azpimarratu duenez, «aukerak sortzen direnean eta emakumeei kirola egiten hastean laguntzen zaienean, erantzuna izugarria da. Emakumeok Mugimenduan-ekin horixe nahi dugu, hain zuzen ere. Oztopoak haustea, orain arte kirolik egiten ez zuten emakumeak aktibatzea eta Kontxako zeharkaldi hau bezalako proiekzio handiko diziplinetan haien presentziaren garrantzia ikusaraztea».
Publicidad
Alvarezek azpimarratu du, gainera, programak diziplina berrietara zabaltzen jarraituko duela, eta Gipuzkoan erreferentziazko kirol-ekitaldiak antolatzen dituzten erakundeekin lankidetzan arituko dela, emakumeen inklusioa sustatzeko eta kirol-esparruan emakumeen presentzia sendotzeko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión