EITB Maratoiak bere errekor historikoa hautsi du diru-bilketan
1.210.105 euro bildu dira, minbizia ikertzeko bideratuko direnak
I.A.
Donostia
Jueves, 28 de diciembre 2023, 13:08
Inoizko diru kopuru handiena bildu du aurtengo EITB Maratoiak: 1.210.105 euro minbizia ikertzeko. EITB Maratoiaren 24 edizioetan lortutako zenbatekorik handiena da, diru-bilketan, parte-hartzean eta elkartasunean marka historikoak hautsita, EITB-tik jakinarazi dutenez.
Publicidad
Minbizia izan da EITBk aurtengo maratoi solidariorako aukeratu duen kausa, eta 2023ko edizio hau otsailaren amaieran itxiko da. Ordura arte online, kontu korronte eta Bizum bidezko dohaintzak egiten jarraitu daitekeela gogoratu dute. BIOEF fundazioaren bidez bideratzen da bildutako dirua ikerkuntza proiektuetara eta aurreko 23 edizioetan, 8,56 milioi euro bideratu ahal izan dira 127 ikerketa-proiektutara.
Ekimen honek hirugarren aldiz gainditu du milioi bat euroko langa eta aurten, gainera, diru-kopuruan ere markak hautsi ditu Maratoiak, 2019an lortutako 1.201.105 euroko zenbatekoa gaindituta (haurren minbizia izan zen orduan kausa). Horregatik, «eskerrik beroenak» eman dizkie kausa honekin bat egin duten guztiei, «egindako ekarpen eta ahaleginagatik».
Minbiziaren Aurka Aukera Berriak lelopean, EITB Maratoiak elkartasun egun handia bizi izan zuen joan den abenduaren 14an. Egun horretan, gainera, etenik gabeko 16 orduko lasterketa egin zuen Xabier Salillasek, EITB Maratoiaren alde. Egun batzuk igarota, errekuperazio prozesuan aurrera doa atleta, eta hasi da pixkanaka bizikletan entrenatzen, ordu kopurua dela-eta estresak eragindako hausturaren ondoren. Egun horretan ahalegin fisiko erraldoia egin zuen arren, «pozik» azaldu da minbiziaren aurkako borrokan egindako ekarpenarekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión