'Deep Sea. Sakontasunera bidai bat' filma iritsiko da ostiral honetan aretoetara
Publiko orokorrari bideratuta dagoen film txinatarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango Zinema Euskaraz programaren baitan
DV
Donostia
Viernes, 10 de mayo 2024, 12:51
Zinema Euskaraz programaren eskutik, publiko orokorrari bideratutako 'Deep Sea. Sakontasunera bidai bat' film txinatarra estreinatuko da ostiral honetan, maiatzaren 10ean. Euskal Herriko zenbait zinema aretotan, euskarara bikoiztuta ikusteko aukera izango dute ikusleek. Gipuzkoan, Errenteriako Niessen zineetan ikusteko aukera izango da, eta Donostian aldiz, SADE Cines-en aretoetan.
Publicidad
Zineuskadi elkarteak jakinarazi duenez, Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko den laugarren filma da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako programak, eta haur zein gazteei zuzendutako filmen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzeko.
'Deep Sea. Sakontasunera bidai bat' animaziozko filmaren protagonista Shentxu da, txikitan amak bakarrik utzi zuen neskatoa. Oporretan familiarekin itsas bidaian joango da, baina gau batean, itsasotik etorritako dei bati jarraituz, itsaspean dagoen jatetxe zahar eta dotore batean amaituko du. Neskatoak ez du susmatzen horrek guztiak amarekin zerikusirik duenik. Tian Xiao Peng-ek zuzendu eta idatzi du abenturazko istorio hau. Aurten estreinatu den lan honek 112 minututako iraupena du eta publiko guztiei zuzenduta dago.
Zinema Euskaraz programaren baitan beste bi filma estreiantuko dira ere datorren asteeetan, Zineuskadi elkartetik aurreratu dutenez. Lehena, 'Lagunak erreskatera' izango da, maiatzak 24rako aurreikusita dagoena, eta bigarrena 'Robotia', ekainak 7an.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión