'Boo Kwai eta museoaren lapurreta' filma zinema aretoetara helduko da ostiral honetan
'Zinema Euskaraz' programaren eskutik, Donostiako Principe eta Errenteriako Niessen zinemetan ikus ahal izango da
I. A.
Donostia
Viernes, 3 de noviembre 2023, 17:54
'Boo Kwai eta museoaren lapurreta' animaziozko film txinatarra Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) zazpi zinema aretotan estreinatuko da ostiral honetan, azaroaren 3an, 'Zinema Euskaraz' programaren eskutik. Pelikula euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da. Gipuzkoan, Donostiako Principe zinean eta Errenteriako Niessen aretoan izango da ikusgai.
Publicidad
Filmeko protagonista Boo Kwai mutiko bihurria da, unibertso paralelo batera heldu dena ustekabean bere asmakizunetako bati esker. Bertan, gizon misteriotsu batek mundu berri honetatik ihes egin eta hiriko museoan dagoen Antzinako Shuko Urrezko Makila preziatua lapurtu du. Book eta bere lagunek abentura eroa bizi izango dute erlikia berreskuratzeko. Urrezko Makila aurkitzeko trabak gainditu beharko dituzte etxera bueltatu ahal izateko.
'Boo Kwai eta museoaren lapurreta' Zineuskadi elkarteak sustatutako 'Zinema Euskaraz' programaren barruan aurten ikusiko den zortzigarren filma da, 'Abentura erraldoia', 'Superheroien familia', 'Yuku eta Himalaiako lorea', 'Momiak', 'Lau ahizpa magikoak', 'Mavka: basoaren zaindaria' eta 'Alan giza antena' filmen ondoren.
Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatutako programak, eta haur zein gazteei zuzendutako filmen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzeko.
'Zinema Euskaraz' programaren barruan estreinatuko den hurrengo filma azaroaren 10ean iritsiko da, eta 'Doraemon: Nobitaren dinosauro berria' izango da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión