Las diez noticias clave de la jornada
Angurretako harrobia harrizko lorategia ere bada.

Bizkaiko lurretan barrena dabil Urmuga

Astearte honetan Angurretako harrobian burutuko da Bizkaian egingo den ekitaldi nagusia

I. Altuna

Donostia

Lunes, 14 de julio 2025, 17:39

Ostiralean ekin zion ibilbideari Urmugak Anguloko portuan eta igandean murgildu zen Bizkaiako lurretan. Gaztelugatxen hasi eta Urdaibai eta Durangaldea osoa zeharkatuko ditu natura eta musika uztaldzen dituen jaialdiak Gipuzkoara salto egin baino lehen. Besaidera. hain zuzen, Euskadiko hiru herrialdiak elkartzen diren puntura.

Publicidad

Lehenago, astearte honetan, uztailaren15ean iritsiko da Mañarira eta bertan egingo da Bizkaiko emanaldi eta ekitaldi handia, Angurretako harrobian. Hemen eskainiko den emanaldiak hainbat estilo eta belaunalditako artistak bilduko ditu, hala nola Pirata, Hatxe, Leturia eta Irati Arcelus, Eñaut Elorrieta, JanusLester, Xakt aldea, eta Et Incarnatus Orkestra.

Angurretako harrobia, Mañaria udalerriko harrobi historikoa dena, Urkiolako parke naturaletik metro gutxira dago. Ingurua berreskuratu egin da meatzaritza ustiapen zaharraren memoria mantenduz, eta arte praktika garaikide berriak garatzeko gune berri bihurtu da. Harrizko lorategi bat ere bada, 'Denboraren arrastoa', Tadanori Yamaguchi eskultore japoniarraren instalazio ikusgarriarekin, 2023an kokatu zena. Zen lorategi lehorretan (karesansui) inspiratuta, obra honek gogoetara eta ingurunearekiko lotura sakonera gonbidatzen du.

Ostegunean, Gipuzkoan

Besaideko gaina gainditu eta Gipuzkoako lurretan barneratuko da Urmuga. Ostegunean Aian hasi eta igandean, uztailaren 20 Berastegira iritsiko da, Urola, Tolosaldea eta Goierriko bailarak zehartu ondoren. Bideak Urmuga hartzen duen puntuetan, Nafarroako lurretan ere ibiliko da.

Igandean, jaialdiak ospatuko duen beste emanaldi garrantzitsuenetakoa aurkeztuko da. Ulizarreko Oihantxiki Belazean 'Ipuskoa 1000' ikuskaria estreinatuko da, dantza eta musika uztartzen dituen berariaz sortutako ikuskizuna, Gipuzkoa izena lehen aldiz dokumentuta izan zenetik mila urte igaro direla gogoratzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad