Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
'Bilintxen menda' bertso hamabostaldia aurkezteko egindako agerraldiaren argazkia. Donostia Kultura
'Bilintxen Menda' bertso hamabostaldia jaiotzaren 190. urteurrena dela-eta

'Bilintxen Menda' bertso hamabostaldia jaiotzaren 190. urteurrena dela-eta

«Bertsolaritzaren garapenari» begiratzea eta maiatzaren 2tik 14ra «bertsolaritzari beste tarte bat» irekitzea dira ekimenaren asmoak

j. agirre

Donostia

Martes, 20 de abril 2021, 18:48

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Indalezio Bizkarrondo Bilintxen jaiotzaren 190. urteurrena dela-eta, bertsolari donostiarra omentzeko 'Bilintxen Menda' antolatu dute Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak elkarlanean, lau ekitaldiz osatutako bertso hamabostaldia.

Jon Insausti Kultura eta Euskara zinegotziak azaldu duenez «bertsolaritzaren garapenari» begiratzea da asmoa, besteak beste «gaiak, bertsolarien profila eta generoa» aldatu direlako.

Ildo horretan, Insaustik Donostia eta bertsolaritzaren harreman estua gogoratu du, «XIX. mendeko bizitza sozialean» zuen lekutik egun mantentzen duenera. Zinegotziak azpimarratu du 2021an «koronabirusagatik bertso errezitaldi asko bertan behera» geratu direla eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia atzeratu dela. Hori dela-eta, 'Bilintxen Menda' hamabostaldia antolatuz «bertsolaritzari beste tarte bat» ireki nahi zaio.

Lau ekitaldi «bertsoa ardatz» izanda

Apirilaren 28an 190 beteko dira Indalezio Bizkarrondo Bilintx bertsolaria jaio zela eta «bertsoa ardatz hartuta» lau ekitaldi prestatu ditu Xabier Euzkitze bertsolariak maiatzaren 2tik 14ra. Euskitzek azaldu duenez hamabostaldiaren izena «Bilintxen izaera islatzen duen bertso batetik» atera du. Zehazki, bertsoa Biyotz Erituba izenekoa da.

Maiatzaren 2an Antzoki Zaharrean donostiar bertsolari historikoaren bizitza eta pentsamendua aztertuko dituzte Unai Agirre, Eñaut Agirre, Maddalen Arzallus eta Amets Arzallus bertsolariek.

Maiatzaren 6an 'Erdaretatik bertsotara' mahai-ingurua izango da Okendo Kultur Etxean Jone Uria, Jon Maia eta Aitor Servierren lekukotasunekin.

Maiatzaren 11n, Imanol Lazkanok 'Gorbatatik piercingera' hitzaldia eskainiko du Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan.

Maiatzaren 14an Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendik bertso saioa egingo dute Lugaritzen.

Ekimen guztiak 19:00etan izango dira. Hitzaldirako gonbidapena beharko da eta beste hiruetarako sarrerak www. donostiakultura.eus webgunean edo lehiatilan eros daitezke.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios