Borrar
2022. eta 2023. urteetan gutxienez saio batean aritu ziren bertsolariek jasoko dute inkesta. Royo
Bertsozale Elkartea

Bertsolariei buruzko bigarren ikerlana burutuko dute

Talde zabal bati inkesta helaraziko zaio, ikerketaren parte kuantitatiboa osatzeko. Ondoren banakako elkarrizketa eta tailerrak antolatuko dira

I. A.

Donostia

Osteguna, 14 azaroa 2024, 12:52

Comenta

Bertsolariei buruzko nondik norakoak jasoko dituen ikerketa prozesua jarri du abian Bertsozale Elkarteak, sustapen, hezkuntza eta ikerkuntza estrategia eraginkorragoak irudikatzen lagunduko duelakoan. Ikerketaren parte kuantitatiboari dagokion galdetegia sail, herrialde eta Ahalduntze Bertso Eskolak egindako ekarpenekin osatu da, beti ere 1987ko ikerketa oinarri hartuta, eta galdetegia azaroko lehen hamabostaldian igorriko zaie bertsolariei.

Bertsozale Elkarteko iturriek jakinarazi dutenez, mota honetako ikerlan bat egiten den bigarren aldia da; lehenengoa 1987an izan zen, 'Jakin' aldizkariak bere 44. zenbakian argitaratu zuena. Ordutik hona, gizartea, bertsogintza eta bertsolariak eurak ere arras aldatu direnez, «bada garaia egungo bertsolarien argazki eguneratua eduki eta kontuan har dezagun».

Inkesta diseinatzeko orduan 1987ko ikerketako galderak hartu dira kontuan, baina, horrez gain, jende eta aditu ugarik hartu dute parte diseinuan. Berariaz eratutako batzorde bat aritu da ikerketa pentsatzen eta inkesta diseinatzen; batzordeko kide dira Bertsozale Elkarteko hainbat borondatezko eta soldatapeko zein soziologian adituak diren EHUko bi irakasle.

Batzordeak hautatu eta formulatu du galdera sorta, baina aurretiaz orotariko ekarpenak jaso ditu eragile askorengandik, eta Bertsozale Elkarteko sailek, herrialdeetako elkarteek zein Ahalduntze Bertso Eskolako kideek hartu dute parte. Galdetegiak dituen 50 itaunak sei ataletan multzokatu dira: zu-hizkuntzak-kultura, bertsozaletasuna, bertsolari, bertso eskola, Bertsozale Elkartea eta saioen antolaketa.

Ahalik eta laginik adierazgarriena nahi denez, 2022. eta 2023. urteetan gutxienez saio batean aritu ziren bertsolariek jasoko dute inkesta anonimoki betetzeko deia. Aztiker Ikergunearen bidez bidaliko da galdetegia, eta Aztiker bera jarriko da bertsolariekin harremanetan, azaroko lehen hamabostaldian.

Erantzun guztiak jasotakoan, ondorioak atera eta txostena idatziko du ikerketaren batzordeak. Ondotik, txosten hori bera baliatuko du ikerketaren bigarren atala diseinatzeko, kualitatiboa, hots, banakako elkarrizketak eta tailerrak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertsolariei buruzko bigarren ikerlana burutuko dute

Bertsolariei buruzko bigarren ikerlana burutuko dute