BCBLko ikerketa talde batek garunak errealitatea nola inferitzen duen aztertuko du

Alejandro Tabas Ikerbasque ikertzailea buru duen taldeak hizkuntza mintzatuaren 'pertzepzio inferentzia' azaltzea izango du ardatz

DV

Donostia

Sábado, 20 de abril 2024, 17:00

Alejandro Tabas Ikerbasque ikertzailea buru duen Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroko ikerketa talde berriak garunak errealitatea nola inferitzen duen izango du aztergai, eta hizkuntza mintzatuaren 'pertzepzio inferentzia' azaltzea izango du ardatz.

Publicidad

'Pertzepzio inferentzia' da inguratzen gaituen informazio sentsorial zaratasu osatugabeari esanahi egonkor eta sendoa emateko garunak egiten duen lan isila. Prozesu konplexu hau zein bertan esku hartzen duten mekanismo neuronalak ulertzea XXI. mendeko neurozientziaren oinarrizko arazoa da.

Bada, Tabas buru duen ikerketa taldeak alor horretako ezagutzak sakontzea bilatuko du. «Gizakiok ez daukagu inguratzen gaituen errealitaterako zuzeneko sarbiderik. Bizi dugun guztia errealitate horren barne irudipenak dira. Irudipen horietan zentzumenetara iristen zaiguna eraldatzen duen prozesua ulertzeak, batetik, errealitate iritsezin horretara hurbildukio gaitu eta, bestetik, barne irudipen horiek zein puntutaraino diren inguratzen gaituenaren islada ulertzen lagunduko liguke«, azaldu du ikertzaileak.

Elkarrizketa batean, adibidez, garunak denbora eskala ezberdinetan jarduten duten kontzeptuak inferitzen ditu: solaskideak ahoskatzen duen fonemak dirauen milisegundoetatik hasi eta mintzagaia ulertzeko beharrezko izan ditzakegun minutuak arte, doinua bereizteko edo esaldi osoa entzuteko behar ditugun segundoetatik igaroz. «Prozesu hauek elkarren artean konektaturik daude eta ezinbestekoak dira esaldia ironikoki interpretatu behar den jakiteko, besteak beste», gaineratu du.

Modu honetan, BCBL zentroko ikerketa talde berriaren asmo handiko helburuetako bat hizkuntza mintzatuaren pertzepzio inferentzia azaltzea izango da.

«Alorreko gehiengoen iritziz, prozesamendu abstraktuan jarduten duten garun areetan garatzen da inferentzia, garun azalean, alegia. Gure taldeak, aitzitik, inferentzia prozesuak garun sentsorialean nonahi ageri direla defendatzen du. Gure aburuz, etapa azpikortikalak, milisegundoetan oinarritutako denbora eskaletan lan egiteko gai diren bakarrak, hizkuntza mintzatua inferitzeko erabakigarriak dira», ziurtatu du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad