Barandiaranen etxeko gela ezagutuz
Irailaren 6an bisita gidatua egongo da 14 urtetik gorakoentzat Ataungo museotik
DV
Donostia
Domingo, 31 de agosto 2025, 19:08
Jose Migel Barandiaran bizi izan zen Sara etxea bisitatu ahal izango dute herritarrek irailaren 6an. Ataungo Udalak, JM Barandiaran Fundazioak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak elkarlanean egindako ekimena da. Bisita gidatua goizeko 11:00etan hasiko da Ataungo San Gregorio auzoko Barandiaran museoan. Hasteko, José Miguelen bizitzaren eta obraren gako nagusiak azalduko dira, gidariaren ikus-entzunezko eta azalpenen bitartez. Ondoren, 10-15 minutuko ibilbidea egingo dute Sara etxeraino. Bertan, Barandiaranen etxea eta bere eguneroko bizitzako txoko eta objektuak ezagutuko ditute ebratara hurbiltzen direnek. Joan den bidetik itzulita, amaiera emango zaio museoari, eta bi ordu inguruko saioa osatuko da.
Publicidad
Milaka bisitari pasatu dira Ataungo Barandiaran museotik 2010az geroztik. Oraingo honetan oso eskaintza berezia prestatu dute, izan ere, museoaz gain, ataundarraren etxeko gela ezagutzeko aukera izango da eta etnografo handiaren bizitzaren pasarteak gogoratu. Jose Migel Barandiaran erbestean bizi izan zen 17 urtez (1936-1953), eta Lapurdin ere bizi izan zen, horietako hamahiru Saran. 1953ko urrian itzuli zen bere jaioterrira, eta hil arteko urteak (1991) Murkondo auzoko etxe batean eman zituen, Pilar ilobarekin. Bertan, Sarako Bidartea etxea hartu zuen eredu.
Bisita euskaraz izango da, derrigorrezkoa da aurrez izena ematea eta plaza mugatuak ditu. 14 urtetik gorakoentzat da eta 6 euroko prezioa du. Barandiaran Etxeak antolatu ohi dituen ekimenetan izan ohi den bezala, bisitan parte hartu nahi duen orok aurrez eman beharko du izena. Hartarako, mezu elektronikoa bidal dezake arditurri@gipuzkoanatura.eus helbidera edo ondorengo telefono zenbakietara deitu: 943 180 335 eta 688 89 50 69. Informazio gehigarria aipatutako bideetan zein www.gipuzkoanatura.eus webgunean topa daiteke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión