Borrar
Ekintzaileak, aldatu berri den artelatz baten ondoan. Amaxkar

Artelatz eremua berreskuratzen ari da Getarian 700 zuhaitz aldatu ondoren

Getaria ·

Garate inguruan dagoen artelatz eremua hau lehengoratzen ari dira

Juan Mari Zubiaurre

Getaria

Larunbata, 8 apirila 2023, 21:15

Comenta

Hiru herritarren ekimenez eta Getariako Udalaren laguntzaz, Garate inguruan dagoen artelatz eremua lehengoratzen ari dira. Iazko udaberrian hasita, orotara, 700 artelatz landatu dituzte bertan eta momentuz, ondo egokitu dira, egoera osasuntsuan daude eta ugaltzen ari dira. Artelatzak landatzeaz gain, beste hainbat eskuhartze ere ari dira egiten, hala nola, herri-bideak berreskuratu, inguruak txukundu, urmaelak sortu edota zenbait espezie exotiko nahiz inbaditzaile kendu.

Xabier Illarramendi getariarra, Juanjo Perez Getariako bizilaguna eta Jon Zulaika zarauztarra izan dira egitasmoa martxan jarri duten hiru herritarrak. Ezerezetik, egoeraren azterketa bat egin eta proiektuaren zirriborro bat aurkeztu zioten udalari. Eurek azaldu dutenez, «hirurok eremu honekin loturaren bat daukagu. Ikusten genuen ikaragarrizko balioa duela eta oso-oso jende gutxik ezagutzen duela».

Eremuaren aberastasunaz jabetu diren lehenenegoak eta bakarrak ez dira izan, ordea. Izan ere, artelatz gune hori «kontserbazio bereziko eremua» dela argudiatu du Zulaikak. Hain justu, EAEko Natura 2000 Sareko Garate-Santa Barbara izeneko espazioa da eta Europar Batasunaren intereseko habitatak eta espezieak daudelako dago babestuta.

Interes konpartitua

Udalak Eusko Jaurlaritzara igorri zuen Illarramendik, Perezek eta Zulaikak prestatutako proposamena eta hala, 2022. urtean, 52.000 euroko dirulaguntza jaso zuen. Dirulaguntza hori bi urtetarako da eta aipatutako artelatz-eremua leheneratzeko erabiliko du udalak. Haritz Alberdi alkateak proposamena hiru herritarren eskutik etorri izana txalotu du eta gaineratu, interes konpartitu batekin, herritar batzuk hurbiltzeak «ikaragarrizko balioa» daukala. Babestutako eremu ia guztia jabetza pribatukoa da eta beraz, eskuhartzeekin hasi aurretik, egitasmoak aurrera egingo bazuen, lur-jabeen oniritzia eta baimena ezinbestekoa zen. Hiru kideen lehenengo lana horixe izan da; lur-jabeekin elkartu, zer asmo zuten azaldu eta haien oniritzia jaso.

Egitasmoaren bultzatzaileek epe luzerako proiektu gisa irudikatzen dute iaz hasitako esperientzia. Aurrez aipatu modura, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza horiek bi urterako izaten dira eta, beraz, 2024-2025 urteetarako dirulaguntza-lehiaketara aurkezteko asmoa dute.

Herriko elkarteekin eta eskolarekin irteera batzuk antolatzeko asmoa dute eta joan den martxoak 26ean Zuhaitz Egunean, Garate gainetik Zingira baserrira doan herri-bidearen alboetan zuhaixkak landatu zituzten Urritza Aisialdi Elkartearen eskutik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Artelatz eremua berreskuratzen ari da Getarian 700 zuhaitz aldatu ondoren

Artelatz eremua berreskuratzen ari da Getarian 700 zuhaitz aldatu ondoren