Argazkiek ezkutatzen dituzten Donostiako istorio bitxiak
'Donostiaren Oroigarri. Galarza algazki bilduma' erakusketaren baitan haurrentzako ipuin ikuskizuna antolatu da urtarrilaren 2an
I. Altuna
Donostia
Jueves, 26 de diciembre 2024, 19:05
Donostia hiria guztiz bilakatu da azken mende honetan. Gaur egungo Donostiak ez du zerikusirik XX. mende hasierakoarekin. Auzo berriak eraiki dira eta zeudenak hedatzen joan dira. Bada urritik, eta urtarrilaren 26ra arte, bilakaera hau azaltzen duen erakusketa bisita daiteke San Telmo Museoan, dagoeneko hainbat bisitarik ikusteko aukera izan dutena.
Publicidad
'Donostiaren Oroigarri. Galarza algazki bilduma' izenburuarekin, museoko Galarza fondoaren irudi aukeraketa bat aurkezten da. San Telmoko eta hiriko bilduma garrantzitsu bat da hau, 3.000 argazki-dokumentu baino gehiago dituena, XX. mendearen lehen erdialdea hartzen dutenak, hiriak urte horietan izan zuen garapenari jarraiki.
Erakusketa gaika edo panoramaka egituratu da, eta irudien izaera dokumentala azpimarratzen da, hiriaren bilakaera ezagutzeko bitarteko gisa. Groseko zabalgune berria, Urumea ibaia bideratzea eta Maria Kristina eta Kursaaleko zubi berriak eraikitzea, Amarako zabalgunea eta Antiguako auzo berria, Ulia eta Igeldoko jolas-parkeak, Kontxako hondartzaren eta Alderdi Ederreko lorategien irudi berria eta abar agertuko dira bisitariaren begien aurrean, etengabe berritzen ari den hiri erakargarri eta kosmopolita bat erakutsiz.
Erakusketak XX. mendearen lehen erdiko Donostiako hiriaren eta bizimoduen eraldaketa ikusteko aukera ematen duen ibilbidea eskaintzen du 140 argazki ingururen bitartez.
Galarza bilduma San Telmo Museoak gordetzen dituen argazki bilduma garrantzitsuenetakoa da, 3.000tik gora dokumentu fotografikok osatzen dutena, kristalezko eta azetatuzko negatiboak eta paperean positibatutakoak barne. Fondo honek Gregorio González Galarzak (1869-1948) eta haren seme Carmelo González Campanok (1895-1959) Donostian egindako lanaren berri ematen du.
Bisitak eta jarduerak
Erakusketa honen inguruan hainbat bisita eta jarduera antolatu dira, Honela, datorren ostegunean, urtarrilak 2, haurrek beraien hiria hobeto ezagutzeko aukera izango dute Maider Galarzaren eskutik. 'Koloretako Donostia zuri-beltzean' ipuin-ikuskizuna eskainiko du ekitaldi aretoan, antzinako argazkiek gordetzen dituzten istorio bitxiak azaltzeko. Jarduera bost urte baino gehiago dituzten gaztetxoei zuzenduta dago, eta arratsaldeko 17.00etan hasido da. Sarrera librea izango da, jarleku guztiak bete arte.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión