Borrar
Baionan duela bi urte antolatu zen manifestaldia euskararen defentsan. DV

Apirilaren 22an Baionako kaleak betetzeko deia egin du Euskalgintzaren Kontseiluak

Euskararen aldeko politika publikoak eskatzeko mobilizazioa antolatu du Euskal Konfederazioak

I.A.

Donostia

Larunbata, 1 apirila 2023, 12:00

Comenta

Euskal Herri osoko euskalgintzako eragileek bat egin dute apirilaren 22an Baionan egingo den manifestazioarekin. Ipar Euskal Herriko gizarte eragile ugarik osatzen duten Euskal Konfederazioak deitu du mobilizazio honetara, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan euskarak dituen trabak salatutzeko eta hizkuntza-politika eraginkor bat aldarrikatzeko, herri mugimenduetako eragileei baliabideak ematea eskatzearekin batera.

Euskalgintzaren Kontseiluko urteko Batzar Nagusia probestuz, Euskal Herri osoko euskalgintzako eragileek bat egin dute manifestazioarekin, eta apirilaren 22an Baionako kaleak betetzeko deia egiten diete euskaltzale guztiei eta, orokorrean, jendarte justuago baten alde dauden guztiei.

'Azterketak euskaraz!' eta 'Euskarari trabarik ez!' lelopean egingo den mobilizazioak «euskalgintzaren alor guztiek bizi duten egoera kaxkarra salatzea bilatuko du», gogoratu du Kontseiluak ohar baten bidez. «Batetik, Frantziako Estatuak euskarari jartzen dizkion oztopoen eraginez eta, bestetik, tokiko erakundeen erantzun eza medio».

Euskara 'kinka larrian'

Brebeta euskaraz egitea lortu bada ere, oraindik ez da lortu Baxoko azterketak euskaraz egin ahal izatea. Gainera, «azken urteetan irakaskuntza elebidunaren aurkako erasoak etengabeak izan dira, eta hizkuntza-politika publikoak geldirik daude». Horren adibide da Euskararen Erakunde Publikoaren aurrekontua bikoizteko beharrari ez erantzun izana, hura adostu eta zazpi urtera, diote Kontseilutik. Egoera honen aurrean, euskal hedabidetako ordezkariek, helduen euskalduntzean aritzen diren langileek edota aisialdiari begirako elkarteek egoera guztiz prekarioan dihardutela salatu dute publikoki.

Bestalde, aste honetan ezagutzera eman diren Inkesta Soziolinguistikoko emaitzek agerian utzi dute euskara «oso kinka larrian» dela Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. «Hau da, hil edo bizikoa dela euskararen aldeko politika publiko sendoak indarrean jartzea». Egoera honetan, apirilaren 22an aldarri horien alde Baionako kaleak betetzea «ezinbestekoa» ikusten du Euskalgintzaren Kontseiluak eta berau osatzen duten eragile guztiek. Manifestazioa 17:00etan abiatuko da Suprefeturatik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Apirilaren 22an Baionako kaleak betetzeko deia egin du Euskalgintzaren Kontseiluak

Apirilaren 22an Baionako kaleak betetzeko deia egin du Euskalgintzaren Kontseiluak