Albaolak haurrei zuzendutako ipuin kontaketak antolatu ditu gabonetan
Saioak urtarrilaren 2an, 3an, 4an eta 5ean izango dira, 10:30ean
I. Altuna
Donostia
Sábado, 30 de diciembre 2023, 12:03
Opor egun hauetan hainbat museo eta erakundek etxeko txikienei zuzendutako ekimenak antolatu dituzte. Jokoak, ikuskizunak, tailerrak edo ipuin kontaketak, besteak beste, egun hauetan esperientzia eta irudipen berriak bizitzeko eta sentitzeko.
Publicidad
Eguberrietan gaztetxoentzako eskaintza berezia antolatu dutenen artean Albaola Itsas Kultur Faktoria dago. Kasu honetan, 2 eta 7 urte bitarteko haurrei begirako euskarazko ipuin kontaketak antolatu ditu. Saioak Albaolaren egoitzan izango dira, Pasai San Pedron, urtarrilaren 2an, 3an, 4an eta 5ean. Kontakizun guztiak 10:30ean hasiko dira.
Izen-emateak 943 39 24 26 telefonora deituta edo info@albaola.org posta elektroniko bidez egin behar dira. Ekimenak 3 euroko prezio izango du haur bakoitzarentzat eta umearekin datorren helduak prezio murrizketa izango du (5 euro).
Bestalde, urte berriarekin ere, haurrentzako hainbat jarduera antolatuko dira Itsas Kultur Faktorian. Lehenengo seihilekoan sei burutuko dira, bana hilabete bakoitzean. Honela, urtarrilaren 21ean, Eskuko Ehundegia izango da: otsailak 11ean itsas mozorroak egingo dituzte umeek; martxoak 17an itsas korapiloak egiten ikasiko dute; apirilaren 21ean jotsailu birziklatuen tailerra aurreikusi dute; maiatzak 19an arkeologiarena, eta azkenik ekainak 16an 'Salba itzazu itsasoko lagunak' izenburua daraman ekimena.
Informazioa gehiagorako Albaolako webgunean kontsulta daiteke, edo info@albaola.org helbidera idatzi edo 943 39 24 26 telefonora deitu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión