Adimen artifizialak helduen euskalduntzean dituen erronkak aztergai
Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroetan landuko da gaia aste honetan
DV
Donostia
Domingo, 29 de junio 2025, 21:28
Puri-purian dago adimen artifizialaren gaia gizartearen eremu guztietan. Helduen euskalduntzearen sektorean eta, oro har, hezkuntzan, hastapenetan dagoen gaia da. Hori horrela, oso mugatua da oraindik baliabide honen erabilera, bai duen benetako hedapenaren aldetik, bai egin ohi den erabilera motaren ikuspegitik.
Hizkuntzen ikas-irakaskuntzan eta euskararen alorrean dauden aukerak, mugak eta erronkak aztertuko ditu EUE-ren uda ikastaro batek. 'Adimen artifiziala helduen euskalduntzean' izenburupean, lau zutabe nagusiren inguruan ardaztuko da ikastaroa: hezkuntzaren munduan, euskararen esparruan, hizkuntzen ikas-irakaskuntzan eta helduen euskalduntzean. Edonola ere, elkarren arteko loturak eta zubiak azalaraziko dira, antolatzaileek zehaztu dutenez.
Ikastaroa asteazkenean, uztailak 2an, hasiko da eta hiru egunetan adituak eta aldi berean hurbilekoak diren profesionalen ekarpenak bilduko dira, betiere alderdi praktikoa eta partaideen gogoeta, inplikazioa eta elkarreragina sustatuta eta azpimarratuta.
Helburuen artean, hezkuntza eremuan adimen artifizialak izan dituen eta izan ditzakeen erabilerak ezagutzea eta horren inguruko hausnarketa sustatzea dago. Baita adimen artifizialaren erabileraren berezitasunak eta aukerak identifikatzea euskararen esparruan, eta adimen artifiziala hizkuntzen ikas-irakaskuntzan baliatzeko moduak ezagutzea, baita aukerak eta erronkak aztertzea ere. Azkenik, irakasleei adimen artifiziala eguneroko jardunean txertatzeko baliabideak eta ideiak eskaini nahi zaikzkie, jostaketa hutsetik harago doan erabilera didaktikoa sustatzeko.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.