Gaztetxoentzat antolatzen diren jaialdi batean neska bat kantuan. Bertsozale elkartea

2023-2024 ikasturteko bigarren lauhilekorako Bertso Eskoletarako izen ematea ireki da

Otsailean hasi eta maiatza/ekaina bitarte, Bertso Eskoletan parte hartzeko aukera izanen da, Nafarroako hainbat tokitan

A. Mariezkurrena

Donostia

Domingo, 21 de enero 2024, 16:52

Otsailean hasi eta maiatza/ekaina bitarte, Bertso Eskoletan parte hartzeko aukera izanen da, Nafarroako hainbat tokitan. Ikasturte hasieran egindako Bertso Eskolen eskaintza berritzeko, bigarren lauhilekorako izen-emateak ireki ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Izen-ematea internet bidez egin beharko da Nafarroako Bertsozale elkartearen web gunean horretarako dagoen loturan sartuz eta bertan dagoen formularioa betez. Izen-emate epea hilbeltzaren 31n amaitzen da.

Publicidad

Izen ematearekin lotutako kontuetarako, bi komunikazio bide jarriko ditu martxan Nafarroako Bertsozale Elkarteak, batetik telefonoz 948143747 zenbakian edo emaiez, nafarroa@bertsozale.eus helbidean.

Bertsozale elakrtetika ditzera eman dutenez gutxienez, lau lagunek eman beharko dute izena talde bat osatzeko. Bigarren lauhilekoko Bertso Eskoletako kuota aldi bakarrean kobratuko da, helbideraketa bidez. Prezioa 40 eurokoa da haur eta gazteen Bertso Eskolak eta 70 euro helduen Bertso Eskolak.

Honako hauek dira dauden bertso eskolak: Bertso Eskolak:

Iruñerria: Arrotxapea (LH5-6). Ostegunak, 13:10-14:00. Patxi Larrainzar ikastetxean. Irakaslea: Josu Sanjurjo; Arrotxapea (DBH 1-4). Astelehenak, 16:30-17:30. NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo; Arrotxapea (16-18 urteko taldea). Ostegunak, 16:15-17:15. NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo; Alde Zaharra (LH5-LH6). Ostiralak, 17:00-18:00, lekua zehazteke. Irakaslea: Lide Arrieta; Barañain (LH5-DBHko taldea). Astearteak, 18:00-19:00. Barañaingo Kultur Etxea. Irakaslea: Ainara Ieregi; Sarriguren (LH5-LH6). Asteazkenak, 16:30-17:30, Oihanburu aretoan. Irakaslea: Josu Sanjurjo; Sarriguren (DBH). Asteazkenak, 15:30-16:30, Oihanburu aretoan. Irakaslea: Josu Sanjurjo; Antsoain (LH5-LH6) . Astelehenak, 17:00-17:45, Txoko Gorrin. Irakaslea: Saioa Alkaiza; Antsoain (DBH) . Astelehenak, 16:30-17:15, Txoko Gorrin. Irakaslea: Saioa Alkaiza eta Iruñeko helduak bat-batean: Astelehenak, 18:00-20:00, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Saioa Alkaiza.

Larraun-Leitzaldea-Sakanan: Leitza (LH5-DBH). Asteazkenak, 17:15-18:45. Erleta Ikastetxean. Irakaslea: Xabat Illarregi; Altsasu (LH5-DBH3). Ostiralak, 16:00-17:00, AEK Euskaltegian. Irakaslea: Saats Karasatorre; Etxarri Aranatz (LH5-DBH1). Ostiralak, 17:30-18:30. Maisu-maistren etxean. Irakaslea: Saats Karasatorre; Lakuntza (LH4-DBH1). Asteazkenak, 18:30-19:30. Lakuntzako eskolan. Irakaslea: Saats Karasatorre; Lekunberri (LH6-DBH4). Astelehenak, 15:30-16:30. Ibarberri Ikastetxean. Irakaslea: Aitor Irastorza eta Ultzama (LH3-LH6). Astelehenak, 18:30-19:20. Larraintzarko Gizarte Etxea. Irakaslea: Aitor Irastorza.

Baztan/Bidasoan: Doneztebe (Malerrekako helduak). Ostiralak, 18:00-20:00, Herrigunean. Irakaslea zehazteke; Lesaka (Helduak). Ostiralak, 18:00-20:00, Arrano Elkartean. Irakaslea. Estitxu Arozena; Lesaka (18-22 urte). Ostiralak, 16:30-18:00, Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena; Lesaka (13-16 urte). Astelehenak,19:00-20:00, Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena; Lesaka (LH6-DBH1). Asteazkenak, 16:15-17:15, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena; Lesaka (LH3-5). Asteazkenak, 15:05-16:00, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena; Bera (DBH). Astelehenak, 17:00-18:30, Beralandetan. Irakaslea: Estitxu Arozena; Bera (LH). Astelehenak, 13:45-14:35, Labiaga Ikastolan. Irakaslea: Estitxu Arozena; Arantza (9-15 urte). Asteazkenak, 17:30-18:30, eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena; Igantzi (10-14 urte). Ostegunak, 18:00-19:00, eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena eta Elizondon Aurrerago eskeiniko da.

Publicidad

Dauden besteak, Erroibarren, (Helduak). Astearteak, 19:00-21:00. Erroko eskola. Irakaslea: Xabier Terreros; Lizarran, (Helduak). Astearteak, 19:00-21:00. Los Llanos. Irakaslea: Aitor Irazustabarrena eta Tafallan, (Helduak). Asteazkenak, 19:00-21:00. Kultur Etxean. Irakaslea: Josu Sanjurjo

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad