Euskal herriko mendi federazioko ordezkariak irdu korporatiboa duen bandera batekin Besaiden. EMF

100 urte mendiz mendi

Euskal Herriko mendi federazioak mendurren borobila ospatuko du aurten ekitaldi desberdinekin

Domingo, 7 de enero 2024, 18:03

Euskal Herriko mendi federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Makina bat mendi eta gailur zapaldu dituzte euskal mendizaleek eta zaletasun hori bultzatzeko asmoz lanean jardun ... dira federazioko lagunek eta baita, Gipuzkoa, Nafarroa, Bizkaia eta Arabako mendi elkarteak. «Azken 100 urteetan aldatu ez den zerbait dago: gure mendizaletasuna. Mendia gure kulturaren zati bat da eta Euskal Herria bertako mendirik gabe ez litzateke berdina izango. Herri honen arimaren beste zati bat da, izan ere, nor gehiago eta nor gutxiago mendizale dira», diote federaziotik.

Publicidad

«Duela 100 urte gure Federakundearen ibilbidea batuta hasi genuen. Hegoaldeko mendizaleek erakunde bakar eta oso bati hasiera eman zioten 1924ko maiatzaren 18an, batasun honek gure ibilbidearen gehiengoan pisu handia izanda, frankismo garaia barne; pasaden mendeko 80. hamarkadan ezarritako lege autonomiko batzuek, eta hauen gaineko interpretazio zehatzek, honen banatzea eragin zuten arte», aitortzen dute EMF.

«Mendeurren honen ospakizuna, denok elkarrekin, bi federazio autonomikoen arteko hurbilketa, hausnarketa, garapen eta elkarlana protagonista izan diren urte ugariren emaitza da, lan-organo komun baten esparruan: Euskal Herriko Mendi Biltzarrean», diote federaziotik.

Erakusketa Iruñean hasteko

Hilaren 15ean hasiko da urteurren berezi hau ospatzeko egitaraua. Egun horretan hasita eta otsailaren 8ra arte Iruñako Planetarioan «Gailurretan izan gaitun/Nos queremos en las cimas» erakusketa ikusgai egongo da. Erakusketa horren helburua da emakume mendizale, alpinista, eskalatzaile eta aitzindariak gogoan izango ditutzte Euskal Herriko mendi federazokoek, «gure federazioaren bizitzan izan zuten parte-hartzea ikusaraztea eta aitortzea da». Hogei panelek jasoko dute informazioa, argazkiak eta bestelakoak euren lorpenak nabarmentzeko.

Publicidad

Hurrengo hitzordua Gasteizen, Lakua hotelan izango da urtarrilaren 19an. Egun horretan, 40 urtetik gorako ibilbide jarraitua duten federatu arabarrak aintzatetsiko dira, urrezko intsignia emanez. Otsailaren 23an Bizkaian burutuko da antzeko ekitaldia. Club Deportivo Bilbaon, 40 urtetik gorako ibilbide jarraitua duten federatu bizkaitarrak aintzatetsiko dira, urrezko intsignia emanez eta martzoaren 31n, Gipuzkoan egingo da.

Tartean, martxoaren 16an, Euskal lurraldeetako, Nafarroako eta Euskal federazioetako zuzendaritza batzordeek eta Iparraldeko mendi taldeek Euskal Herriko lurraldeetako sei tontorrak bisitatuko dituzte. Ekimen ireki batean, Bizkaiko eta Arabako federazioak Gorbeiaren gailurrean elkartuko dira, Gipuzkoako federazioak Aketegiko gailurrera igoko da, eta Nafarroako federazioak gauza bera egingo du Hiru Erregeen Mahaian. Lapurdiko mendizaleek Artzamendi igoko dute, eta Zuberoako mendizaleek Orhi. Euskal Mendizale Federazioa Okabeko gailurrera igoko da.

Publicidad

Apirilaren 27 eta 28an, Euskal Herriko ehun mendi talde baino gehiago igoko dira zazpi herrialdeetatik aukeratutako 100 tontorretara, eta ehungarren urteurreneko bandera eramango dute. Efemeridea oroitzeko bi mila mapa egingo dira. Bi tamainatako 500 bandera egin dira, mendi klubei, erakundeei, espediziokideei… emateko.

Mendeurrenaren irudi korporatiboa

Euskal herriko mendi federazioa mendeurrenaren irudi korporatiboa ere sortu du. «Irudi honekin bi federazio original elkartzen dituen batasuna mendizaletasuna gogorarazi nahi ditugu. Bi zeroak elkartuta eskontza-eraztunen antza daukate. Natura-espazioak, proiektuak, txapelketak eta abar partekatzen dituzten bi banako, jaiotze- eta ospakizun-data berdinarekin», azaldud ute federaziotik.

Publicidad

«Infinituaren sinbolo gisa ere interpreta daiteke, eta ideia hori indartu egiten dugu proposatutako ikurrarekin: betidanik eta betiko. Azkenik, 1 zenbakiak bi federazioak elkartzen dituen elementua adierazten du: mendia. Aldapa bat jarri dugu gailurrerantz, eta malda hori handiagoa eta altuagoa izango da beti (elkarrekin urteak betetzen jarraitzeko nahiaren sinbolo gisa)», aditzera eman dute EMFtik.

Urtea Euskal Mendizale Federazioari eta Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioari federazio-txartel komun bat emanez hasten da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad