Rosi Lazkano oriotarrarentzat, atzokoa lehen plaza handia
F. I.
Domingo, 26 de enero 2014, 02:10
Atzoko bertsolarietan, Rosi Lazkano izan zen 'zaharrena'. 55 urte ditu eta orain dela bost hasi zen Orioko bertso-eskolan. Aiako Elkano auzoan jaio zen. «Umetan bertso asko kantatzen genituen, Otañorenak-eta. Ez dakit etxean bertsopaper zaharrak zeudelako, edo bestela. Ni naiz bederatzi anai-arrebetan gazteena eta hortxe jarduten ginen, jolas moduan denok kantuan. Irratitik ere bertso asko entzuten genuen, eta 'Zeruko Argia'-k ekartzen zituenak ikasi egiten genituen», adierazi digu.
Publicidad
Maiz, ospakizunak eta lagun arteko otorduak zetozenetan, bertsoak prestatzen zituen jendaurrean kantatzeko. «Eta jendeak esaten zidan: zer polita! Alabak askotan esan zidan bertso-eskolan hasi beharko nukeela eta azkenean kaso egin nion. 50 urte betetzen nituen egunean azaldu nintzen eskolara. Ibai Esoain zegoen irakasle. Oso denbora gutxian aldaketa handia etorri zait bizimoduan. Harro nago!».
2010eko urriaren 12an hasi zen bertso-eskolan eta hurrengo udaberrian, egin zuen jendaurreko lehenengo saioa. Korrika zela-eta, txapelketa egin zen, taldeka, eta haietako batean aritu zen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión