Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
CULTURA

Errima gutxiko Bertso Eguna

Emakumeek antolatutako lehenengo Bertso Egun honetan bertsoek adina pisu izan dute azalpenek eta antzezpenek

FELIX IBARGUTXI

Domingo, 26 de enero 2014, 02:10

. Atzoko Bertso Eguna guztiz ezberdina izan zen. 45garren aldia zen eta seguru asko bera izan zen bertso gutxien entzun zen Bertso Eguna. Protagonismo handia izan zuten beste osagai batzuek: aurkezlearen aurkezpenek -batzuetan bakarrizketa bihurtu zirenek-, aktore batzuen esketxek, dantzari ekilibrista batzuek, Judith Montero saxofoijolearen emanaldiek... Emakumeek antolatzen zuten lehen Bertso Eguna izan zen eta emakumetasuna izan zen ardatza.

Kursaaleko festak erritmo mantso samarra izan zuen, zati batzuk gehitxo luzatu ziren eta, ondorioz, gidoiko azken partea ezin izan zen eskaini, denbora agortu zelako. Iraia Elias arduratu zen zuzendaritza artistikoaz eta aurkezle lanak egin zituen baita ere. Askotan hartu zuen hitza, pisu handia izan zuen. Aurkezpenak baino gehiago, hitzaldi eta bakarrizketak egin zituen. Azkenean, bertsolariek adinako protagonismoa izan zuen eta horrek errit-moa moteldu zion ikuskizunari. Zenbaitetan Eliasek izan zituen kolpe on batzuk, hala ere.

Iralia Eliasen galdera sorta honekin abiatu zen jaialdia: «Zertaz hitz egiten dugu gorputzaz ari garenean? Zeinek eraikitzen du gure gorputza? Zergatik gizonek egiten dute txiza zutik eta taldean, eta guk eserita eta intimitatean? Galdera sinple eta zuzena egin behar dizuet: gustura al gaude gure gorputzarekin?». Eta galderak bukatutakoan, Miren Gaztañaga azaldu zen oholtzara, aurrena desodorante pila bat boteaz, gero arropa erantzi zuelarik. Generoei buruzko dantza izan zen. Eta bertsolarien txanda ailegatu zelarik, Beñat Gaztelumendiren lehenengo kolpea: «Ez naiz zabala, ez naiz lerdena. /Ni ez naiz gizona esandakoan / burura etortzen dena».

Añorgako bertsolaria Maialen Lujanbiorekin batera jardun zen, eta Hernanikoak galdetu zion aldameneko lagunari nola biziko ote ziren gorputzak trukatuta, bata bestearen gorputzean. Gaztelumendik honela erantzun zion: «Gorputzak zurrun -zurrun eginda / ta eskuak patrikan».

Ondoren, aurkezleak hitzaldia egin zuen gizakiak bere eguneroko martxan erabiltzen dituen mozorroei buruz. Eta bertsolariei gai hau ipini zien: «Zer mozorro janzten duzue urtean behin familia guztia bilduta egiten duzuen bazkari horretan?». Jendeak gogotik egin zuen barre Nerea Elustondok bota zuen bertsoarekin. Esan zuen bezperan egiten duela parranda bortitza, edaten duela ardoa eta baita ere anixa, erre ere egiten duela, hatxisa, eta hurrengo egunean esaten duela daukala gastroenteritisa.

Handik gutxira, aurkezleak galdetu zien bertsoleiei ea zein den lotara joan aurretik, komunean ken-tzen duten mozorroa, eta orduan ere Elustondorena izan zen beharbada grazia gehien egin zuen ateraldia: «Ez naiz konfesatuko kristauen modura / jakin nahi duenak, betor nerekin ohera».

Ondoren, ume txiki baten negar-hotsa jabetu zen Kursaal osoaz. Eta zarata horren pean, oholtzan zeuden bi aitei deitu zien aurkezleak, kantatu zezaten gai hau hartuta: «Nola lo eragiten diezue zuen ume txikiei?» Iñaki Gurrutxaga eta Igor Elortzak jardun zuten.

Hurrengo atala guztiz grafikoa izan zen: proiektatu ziren lehengo bertsolari batzun irudiak, agertzen zirelarik historia ofizialean merezi baino toki apalagoa duten emakume bertsolari batzuen irudiak ere, hala nola Joxepa Iñazi Azkune, Hondarribiko Joxepa, Maria Luisa Petrirena 'Xenpelar', Martzelina Lopetegi, Mikaela Elizegi, Sebastiana Gesalaga, Inaxi Etxabe, Mayi Treku eta Luzia Goñi.

Jarraian, Maddi Oihenart zuberotar kantariaren abesti bat entzun zen, eta, bertsolarien txanda ailegatu zelarik, Maddi Ane Txoperenak hau esan zuen: «Guk hartu duguhorko emazteei kendu zieten ahotsa». Eta Ainhoa Agirreazaldegik gaineratu zuen: «Orain gure eskuetan dugu historia berriro idaztea».

Geroago, lan berezi bat ipini zioten Igor Elortzari: emakume-arroparen alorreko enpresa handi batekojabea zen eta bere zazpiehungarren lokala inaguratzera zihoan. Eta, kantuan ari zelarik, erabat ustekabean, jandartetik lagun batzuk altxa ziren protestaka. Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi eta Saioa Alkaiza ziren. Sustoa hartu zuen Durangoko bertsolariak.

Jaialdia aurrera zihoan eta, halako batean, Maialen Lujanbiok honela deskribatu zuen Kursaaleko areto handi horretan ikusten ari zena:

Batzuk elkarri kontu kontari

ironia ta xuxurla.

Batzuk harritu horrelakorik

ez dela ikusi sekula.

Batzuk begira erlojuari

noiz bukauko dan kalkula

holakoetan sintoma bat da

da grabea, ez da burla.

Emakume-hitza sarri entzuteak

bete egiten gaituela.

Geroago gai bitxi honi kantatu behar izan zion Amets Arzallus txapeldunak: zergatik saria izaten da txapela, eta zein izango litzateke sari ideala? Hendaiarrari ideia polita etorri zitzaion burura. Esan zuen txapelak normalean emakumeek jositakoak izaten direla eta balukeela halako grazia noizbait gizonek jositako txapela emango balitz.

Bukaera-bukaeran Arzallus eta Lujanbio jardun ziren, txapelketaz eta ziklo berriaz. Belodromoko txirindularien talaiatik kantatu zuten eta Maialenek abisatu zion: «Hurrengo bueltan, Amets, berriro zai nago».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Errima gutxiko Bertso Eguna

Errima gutxiko Bertso Eguna