Emakume bertsolariak festa jartzera datoz
45. Bertso Eguna ospatuko da gaur Donostian, eguerdian Parte Zaharreko kaleetan zehar eta arratsaldez Kursaalean
F. I.
Sábado, 25 de enero 2014, 03:08
Berrogeita bosgarren Bertso Eguna ospatuko da gaur Donostian, 'Azalera' leloaren pean eta berezitasun handi batez: bertsolari emakumeek diseinatu eta antolatu dute jaia, eta bertso-saioetan ere emakumeak izango dira gehiengo garbia.
Publicidad
Eguerdian hasiko da festa. Bertso-poteoa egingo da Parte Zaharrean, bertsolari hauek jardungo dutelarik: Iratxe Ibarra, Amaia Agirre, Erika Lagoma, Miren Artetxe, Ane Labaka, Amaia Iturriotz, Maddi Sarasua, Ane Zuazubiskar, Izar Mendiguren eta Itxaso Paia.
Ekitaldi nagusia arratsaldeko 6etan hasiko da, Kursaalean. Han hamabi lagun ariko dira kantuan, zor-tzi emakumezko eta lau gizonezko: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Nerea Elustondo, Uxue Alberdi, Rosi Lazkano, Igor Elortza, Onintza Enbeita, Maddi Ane Txoperena, Beñat Gaztelumendi, Ainhoa Agirreazaldegi, Saioa Alkaiza eta Iñaki Gurrutxaga.
«Saio umoretsua nahi dugu. Ba-tzuk, genero esanda, ikaratu egiten dira, baina gu ez gatoz lezioak ematera. Hori bai, galdera batzuk egin nahi ditugu. Saio anitza egin nahi dugu, eta inklusiboa», esan zuten asteazkeneko aurkezpenean Ixiar Eizagirre eta Nerea Elustondo antolatzaileek. Arratsaldeko saio horretan,bertsolariez gain, bestelako artista batzuk ere jardungo dira: Miren Gaztañaga (aktorea), Ainhoa Alberdi (aktorea), Judith Montero (saxoa), Allarte (oihal eta dantza taldea) eta Maddi Oihenart (abeslaria). Iraia Elias aktore eta irakaslea arduratu da eszenatokiaren diseinuaz eta zuzendaritza artistikoaz.
Sarrerei dagokienez, Kursaalean 1.800 ikuslerentzat jarriko da lekua eta ostegunean oraindik ere 350 sarrera zeuden salgai www.bertsosarrerak.eu web gunean. Sarrerak lehendik agortzen ez badira, gaur bertan leihatilan jarriko dira 16:00etatik aurrera. Kursaal aretoan sar-tzeko ateak 17:00 irekiko dira, saioa baino ordubete lehenago.
Publicidad
Kursaaleko txartel arruntak 18 euroan daude salgai, eta gazteek 8 ordaindu beharko dute.
Afaria, berriz, Manteoko kiroldegian egingo da. Orain arte jatetxeren batean egin izan da beti, baina antolatzaileek aldaketa erabaki dute, «horrela herrikoiagoa egiteko aukera dagoelako».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión