BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA

Joanito Dorronsorok jantziko dio txapela

'Bertso Doinutegia' egitasmo erraldoiaren aita ohoratu nahi izan du Bertsozale Elkarteak

DV

Jueves, 5 de diciembre 2013, 01:32

Orain dela zortzi urte, 2005ean, Imanol Lazkanok jantzi zion txapela Andoni Egañari. Duela lau urte, Maialen Lujanbiok bere lehenengo txapela irabazi zuenean, Joxe Agirre 'Oranda' zenak ipini zion buruan. Aurten Joanito Dorronsororentzat izango da ohore hori. Batez ere bertso-doinuak biltzen eta sailkatzen egindako lanagatik nabarmendu da Zumaiako gizon hau.

Publicidad

Ataunen jaio zen 1936an. Apaiz ikasketak egin zituen Saturraranen eta Donostiako Seminarioan; apaiz eginik, langintza hori bete zuen Gaintza eta Itziarren. Gero, 1977an, apaiz izateari utzi egin zion.

Torreaga Fundizioan aritu zen lanean lehenik eta Zumaiako Aita Mari Ikastolan ondoren (1980-1999), bihotzeko gaixotasun batek garaia baino lehen jubilatzea behartu zuen arte.

Libe Senosiainekin ezkondu zen 1977an. 60-70 hamarkadan apaiz-langile bihurtuz, ikastolak sortzen ibili zen, bertsolaritza irakasten. Bertsolaritzaren ikerlari eta aztertzaile aintzindari eta garrantzitsu gisara pasako da bertsolaritzaren historiara.

Bera izan zen Hezkuntzan bertsolaritza txertatzeko ahaleginetan saiatu zen lehenetakoa; metodologia zehatz batean oinarriturik bertsolaritzaren historia bat osatu eta argitaratu zuen, eta bertsotarako baliagarri diren doinuen bildumarik zabalena egin du. Azken lan honek badu beste meriturik: doinuen izendapena.

'Bertso-Doinutegia' egitasmo erraldoiaren aita da. Gaur egun, Bertsolaritzaren Datu-basean kontsulta daiteke lan hori (http://bdb.bertsozale.com/web/doinutegia/bilaketa). Ikastolen mugimenduaren sortzaileetakoa izan zen, eta euskara lantzeko bertsoa baliapide egokia zela iritzita, hezkuntzan bertsolaritza txertatzeko eta lantzeko material pedagogikoa prestatzen hasi zen. Lan horren fruitu izango ziren gero 'Saioak' saileko testu-liburuetan txertatutako bertso ikaskizunak, 'Bertso Gida', 'Bertsotan I' eta 'Bertsotan II'.

Publicidad

Zumaiako Aita Mari ikastolaren sortzaileetakoa, bere borondatez bertsoak eta bertso-doinuak irakastera joaten zen. Gero, irakasle gisara lanean hasi zenean Bertso-eskola sortu zuen Zumaiako Ikastolan bertan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad