CULTURA

Zenbait adituren azterketak txapelketari buruzkoak

DV

Jueves, 14 de noviembre 2013, 02:22

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren web gunean zenbait adituren azterketak ari da plazaratzen Bertsozale Elkartea. Xabier Sukia kazetariak hau idatzi du, adibidez: «Handia da doinu berri bat bertsoaldi bikain batekin estreinatzea. Odei Barrosok Villabonan erakutsi zigun Laboaren abesti batean inspiratutako bere doinu berria. Lehendik ere erabilia bazuen ere berria da txapelketan. Unai Agirrek Altsasun kartzelako lan txukuna egin zuen Imanol Kamiok sortutako doinuarekin».

Publicidad

Xabier Paiak, berriz, 'Txapelketako bertsogintza: ahozkoa ala ida-tzizkoa?' izenburuko azterketa egin du. Bertan hau dio, besteak beste: «Soinu bera errepikatzen ez duten gero eta hitz gehiago jotzen ditugu hoskidetzat. Eta horrela ezin da bertsorik gogoratu».

Jone M. Hernández EHUko Gizarte Antropologia irakaslearen artikuluak izenburu hau du: 'Txapelketaz eta mamuaz'. Feminismoaz hau dio: «Estereotipotik ateratzea eta onartua izatea ez da erraza. (...) Paradoxikoki bat-batekotasunaren erreinuan beti ez da posible 'beste mundu batzuk eraiki-tzea'. Zergatik? Agian bertsoa kantu kolektiboa delako (sortzailearen eta publikoaren artean egiten dena) eta bilkura horretan oso zaila delako adostasunak bilatzea».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad