Elortzaren eta Mantxiren bizitasuna nagusi Tolosan
Puntuari erantzuten orain arteko saiorik osoena izan zen atzokoa, eta hor ere lehen bi sailkatuak jardun ziren ondoen
BIANDITZ IRAOLA , DIARIOVASCO.COM
Lunes, 11 de noviembre 2013, 02:04
Igor Elortzak irabazi zuen atzo Tolosan jokatutako finalerdietako bigarren saioa. Ez erabat, baina eroso aritu zen durangarra, eta ofiziotan bizitasuna eta kartzelan teknika izan zituen oinarri. Iñigo Mantzizidor 'Mantxi'-k ere bikain kantatu zuen, eta jaso zuen saria. Atzoko saioan, ordea, Unai Iturriaga bihurtu zen protagonista, poto-lapsusak tarteko, berriro ere.
Publicidad
Lehen bi sailkatuak batera hasi ziren lanean, gurasoen paperean. Haurrari askaria eman, eta honek erdia mahai gainean utzi zuen, bere lagun imaginarioarentzat. Mantxi hasi zen: «Elortzak abantaila ikusi zion horri:».
Ondorengo lanean ere ederki aritu zen Elortza, oraingo honetan Etxahun Lekuerekin. Katu bana zuten, eta durangarrak larrabetzuarrari berea kontrolatzeko esanagatik, Elortzak berriro topatu zuen Lekueren katua tokatzen ez zitzaion lekuan jaten. «» bota zuen atzoko irabazleak. Lekuek aurreko ariketan Elortzak eta Mantxik egindako saioa ekarri zuen gogora: «». Elor-tzari Lekuek azala nahiko lodia zuela iruditu zitzaion, eta «» bota zion. Baina Lekuek ondo ordaindua zuela esan zion: «». Hori aprobetxatuz, irudi bikaina osatu zuen durangarrak: «B».
Aipatzekoa baita Jexux Mari Irazuk eta Unai Iturriagak osatutako lana. Ariketa, aurrera egin ahala, itzaltzen joan zen, baina oso goitik hasi ziren biak. Irazuk lurrin-denda bat zuen, eta Iturriaga egunero joaten zitzaion, bat probatu eta ezer erosi gabe alde egiteko. Irazuk, zortziko nagusiko lanean Iturriagak kantatua gogoraraziz, kargu hartu zion: «». Iturriagak elkartrukea zela esan zion, ironiaz: «».
Puntuari erantzuten, berriz ere lehen bi sailkatuak nabarmendu ziren. Mantxik honela erantzun zion lehenari: «».
Seiko motzak, berriz, bizitasuna eman zio saioari. Lekuek eta Amaia Agirrek, adibidez, haurra zuten. Haurrak iragarki batean parte hartzea proposatu zieten, eta Lekuek nahi ez bazuen, Agirrek ez zuen eragozpenik. Larrabetzuarrak parte hartu edo ez, haurrak esan behar zuela zion, eta villabonarrak eskolara eramateko ere ez zuela eskatu bota zion. «». Agirrek bikain eman zion azken puntada ariketari: «».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión