Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
CULTURA

Oionen jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken kanporaketa

DV

Jueves, 24 de octubre 2013, 10:53

Bertsolari Txapelketa Nagusiko seigarren eta azken kanporaketa larunbat honetan jokatuko da, Oiongo Arroyo I.a pilotalekuan eta arratsaldeko 5:30ean hasita. Sei bertsolari hauek ariko dira: Eneritz Zabaleta, Etxahun Lekue, Iratxe Ibarra, Maddi Sarasua, Manex Agirre eta Miren Amuriza. Horietatik, Zabaleta, Sarasua eta Agirre lehen aldia dute Txapelketa Nagusian. Saioko esperien-tziaduna, ordea, Iratxe Ibarra da, bost parte-hartze baititu markinarrak. Etxahun Lekuek hiru aldiz hartu du parte eta Miren Amurizak, bi.

Publicidad

Oiongo saioa irabazten duenak azaroaren 10ean Tolosan jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratuko du. Oraingoz, Unai Iturriaga eta Igor Elortza dira saio horretarako sailkatuta daudenak.

Horrez gain, larunbateko saioak, azkenekoa denez, finalaurrekoen osaketa zein izango den erabakiko du. Kanporaketa bakoitzeko irabazleak zuzenean sailkatu dira finalaurrekoetara, eta gainerako hamabi postuak puntuazioaren arabera erabakiko dira. Orain arte, Agin Laburu, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Jon Martin eta Julio Sotok lortu dute txartela.

Ardoaren lurraldea izanik, ardoa dastatzeko aukera izango dute saiora joaten diren bertsozaleek. Izan ere, larunbaterako ekimen berezia prestatu dute herriko Zuazo Gaston eta Bodegas Faustino upategiek, Bertsozale Elkartearekin eta Oiongo udalarekin elkarlanean. Saioa jokatuko den egun berean upategi horietako bat bisitatzeko aukera izango dute bertsozaleek, doan. Bisitak goizez egingo dira, 10etatik 14etara, taldeka. Ezinbestekoa da erreserba egitea, eta gaur da azken eguna. Telefono honetara deitu behar da: 945-60 12 28. Edo, bestela, bodegadirecto@grupofaustino.es e-postan. «Bertsolari» erreferentzia eman behar da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad