ZESTOA

Bi auzo konpostaje gune berri jarriko ditu Udalak

K. ARRIZABALAGA

Domingo, 10 de marzo 2013, 01:08

Iaz, Udalak eta Urola erdiko mankomunitateak lehenengo auzo konpostaje gunea jarri zuten martxan herrian, Idiazpi auzunean. Orain gutxi Iraetan ere beste konpostaje gune bat jarri berri dute, eta laster batean Zestoako Arteaga auzunean eta Aizarnan beste bi gune jarriko dituzte. Horrez gain auto konpostajea (norberak bere etxean edo baserrian egiteko) ere bultzatu nahi du udalak.

Publicidad

Kontua da etxean sortzen dugun zabor gehiena organikoa dela (%40-50 inguru) eta konpostaje komunitario hauen bidez zaborra gutxitzen joateko aukera paregabea dela. Sistema hau erabiliz, Aizarnazabal bezalako herri bat %50 birziklatze tasa izatera heldu da, eta gu aldiz %27an gaude. Ekimen honetan parte hartu nahi duten herritarrek izena eman dezatela udaleko ingurumen bulegoan, internet bidez (ingurugiro@zestoa.net) edo 943-147010 telefonora deituz. Izena ematen dutenek ikastaro bat egiteko aukera izango dute, eta auto konpostajea egin behar dutenei ontzi bat emango zaie.

Aldrebesak taldea

Aldrebesak taldeko kideek zenbait erabaki hartu dituzte Santa Kutz jaiei begira. Hainbat taldekide danborradan ateratzen ez direla ikusi, eta jende berria taldean sartzeko gogoz dagoela jakinda, jendeari bere danborrak saltzeko aukera ematea erabaki da. Norbait balego danborra izan arren, badakiena ez dela danborradan aterako, danborra erosteko prest dagoen norbaiti saltzea eskatzen diogu. Bestalde, atabal berrien eskaera ere egin behar dugu eta baita kamiseta berriena ere. Beraz, danborra saldu, atabal berriak eskatu edo kamiseta berria egin nahi dutenek, martxoaren 22a baino lehen egin beharko dute eskaria. Horretarako 650721170 (Eneritz) telefono zenbakira dei dezakete, edo naiaraexposito2@gmail.com posta elektronikora idatzi. Hurrengo bilera martxoaren 25ean izango da 20:00etan Kultur Etxean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad