Proposaturiko kubo ezberdinak.
ZALDIBIA

Atez Ateko hondakin-bilketarako zehaztasunak ematen ari dira Sasieta eta Zaldibiako Udala

IRAOLA

Viernes, 1 de marzo 2013, 01:19

Atez Ateko hondakin-bilketaren gainean hainbat bilera egin ondoren, orain instrukzioak emango dituzte Sasietan eta Udalak, horretarako gidaren bidez. 16 bilera egin dira, 620 pertsonek hartu dute parte. «Hauxe da herritarrekin batera behin betiko erabaki den modeloa: Hondakinak gaika sailkatzeko, etxebizitza bakoitzari dagozkion kuboak eta poltsa konpostagarriak doan banatuko ditu Mankomunitateak», dio Zerbitzuen Batzordeak.

Publicidad

Aurreko sistemarekin alderatuta, diferentzia bakarra hau da: «Orain arte sailkatutakoa ontzi komunitarioetan botatzen zen; hemendik aurrera, berriz, asteko egutegi baten arabera, kubo indibidualetan aterako da. Zaldibiaren kasuan, gainera, gai organikoa ere bereizita jasoko da hemendik aurrera eta konposta egingo da horrekin. Orain arte errefusarekin batera jaso-tzen zen eta zabortegira eramaten zen».

Hondakinak ondo bereizi ahal izateko, gai bakoitzera zein hondakin bota behar den adierazten duen gida ere banatuko da. Hauexek dira bereizita jasoko diren gaiak: a) gai organikoa, nagusiki janari hondarrak dira. Ontzi hauek erabiliko dira: kubo aireztatua; kubo hau etxe barrurako da eta poltsa konpostagarriekin batera erabiltzen da; poltsa konpostagarriak, erabiliz gero, hondakinak aireztatuta daude eta usainik ez da sortzen. Lurruna iragazten uzten dute, baina likidoa bertan geratzen da, iragazgaitza baita. Bestetik, poltsa bera ere konpostagarria dira, eta, organikoarekin batera, konposta bihurtuko da. Organikoa, beraz etxean poltsa konpostagarrietan jasotakoa, kalera, kubo itxian aterako da,

b) papera eta kartoia: egunkariak, aldizkariak, paperak, sobreak edo antzekoak edota kartoizko kaxak eta ontziak. Kubo indibidualak edo komunitarioetan aterako da papera eta kartoia, etxebizitza bakoitzeko bizilagunek erabaki bezala,

c) plastiko, metal eta tetrabrikezko ontzi arinak, hau da, edari, xaboi eta garbiketako produktuen ontzi guztiak, latak, kontserbako jenero ontziak.

d) Errefusa; honako elementu hauek hartzen ditu: birziklatzeko ahal den guztia hartu ondoren geratzen dena. Bolumen txikia hartu ohi du; norbere higienerako produktuek nahiz osasun produktuek, paper zikinak et aldikako hondakinek osatzen dute bereziki.

Publicidad

Zaborrontzi komunitarioen kontua dator gero; orain dauden tokian jarraituko dute, honako hondakin hauek botako dira horietara, bakoitzean berea: kristala eta beira; erabilitako arropa eta oihalak; pilak eta sakelako telefonoak; sukaldeko olioa.

Bolumen handiko trasteen bilketa orain arte bezala egingo da: hilabete bakoitzeko bigarren eta laugarren astearteetan bilduko dira. Zeregin horretarako adosturiko lekuan utzi beharko dira trasteak.

Pixoihal, konpresa eta antzekoen bilketa berezia: egunero atera ahal izango dira poltsa berezietan sartuta, egun horretan tokatzen den gaiaren kuboaren barnean.

Publicidad

Garbiguneek orain arte bezala jarraituko dute. Edozein unetan erabili daitezke etxeko hondakinak edota bolumen handikoak uzteko.

Noiz eta nola atera kuboak

Mankomunitatearekin adostutako puntuetara aterako dira kuboak. Bizilagun gehienek, zintzilikariorik gabe, lurrean utziko dituzte ontziak. Bizitza askoko etxeetan aldiz, paretako zintzilikarioak erabiliko dira. Kuboek etxebizitza bakoitzeko kodigo eta zenbaki partikular bat izango dute, eta hala, hainbat datu ezagutu ahalko dira: maiztasuna, bilketa ordua, altxaldi kopurua eta beste hainbat xehetasun. Datu horiek zerbitzua hobetzen lagunduko dute, eta etorkizunean baita bakoitzak sortzen duen zaborraren araberako tarifazioa jartzeko aukera eman ere.

Egun bakoitzari dagokion gaia 20:00tatik 23:00tara atera ahal izango da; astelehenetan, organikoa; asteartetan, ontzi arinak; asteazkenetan, papera eta kartoia; ostegunetan, organikoa; ostiraletan, ontzi arinak; larunbatetan, organikoa; igandetan, errefusa. Baserri eremuko bizilagunentzat eta erabiltzaile puntualentzat bi bilketa gune jarriko dira: Bilore eta Tejeria.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad