Erkibek urtero ematen duen 'kanastilla' Caritasentzat izango da aurten
DV
Domingo, 30 de diciembre 2012, 01:19
Publicidad
Zumaian, Gabon-Gauaren ondoren jaiotako lehenengo haurrak Erkibe Kultur Taldearen eskutik oparia jaso izan du. Hasiera batean 'kanastilla' izaten zen haurrak jaso-tzen zuen lehen oparia. Erkibe elkartea osatzen zuten emakumeek beraiek eskuz egindako arropatxo, mantuxa eta osagarriez betatako sehaskatxoa izan ohi da 'kanastilla'.
Azken urteotan, josten eta puntua egiten dakiten emakumeak gutxi izanik, Erkibe Kultur elkarteak, Gabon-Gauaren ondoren jaiotako lehenengo haurrari 300 euroko saria eman izan dio.
Aurten, Erkibe Kultur Taldeak sariaren diru kopurua Zumaian krisiaren eta pobreziaren eragina jasaten ari diren haurrei zuzentzea erabaki du. Laguntza hau izan dadila premian eta aukera murriztuago dituzten haurrei bideratua, haur behar-tsuenen duintasuna eta bizi-kalitatea sustatzen laguntzeko .
Honela, Erkibe Kultur Taldearen eskutik Zumaiako Caritas Elkartea izango da ekarpen hau jaso eta kudeatuko duena.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión