Aitor Calvillo, Igor Eguren, Iñaki Murua eta Inaxio Usarralde egindako aurkezpenean. :: MARIN
ORDIZIA

Imanol Lazkanoren ibilbideari aitortza egingo dio Goierriko Bertso Eskolak

'Zubigintzan artista' lelopean, jaialdia abenduaren 29an, arratsaldeko 6etan, Majorin, ospatuko da

PPLL

Viernes, 14 de diciembre 2012, 01:41

Publicidad

Ekitaldiaren aurkezpenan, Goierri Bertso Eskolako kidea den Aitor Calvillok adierazi zuen bezala, aurreko urtarrilean, Bertso Egunean hain zuzen ere, Imanol Lazkanok plazarik plaza aritzeari utziko ziola azaldu zuenenan garbi ikusi zutela omenaldi baino gehiago; aitortza, derrigorrezkoa zela eskaintzea, Azpeitiako bertsolariari.

Egunak aurrera zihoaztela eta inon ez zela ezer mugitzen, Goierriko Bersto Eskolak lekukoa hartu eta ekitaldia abian jartzea erakaki zuen. Calvillo aipatu zuen moduan, «Ordiziako Udalarekin hitz egin da gero, baita Azpetiko Erniarraitz Elkartea eta Udalarekin ere, saioari forma eman zioten».

Imanol Lazkano, Azpeitiko Landeta auzoko Antzibarrena baserrian jaioa 1936ko urtarrilaren 12an. Beraz, 76. urtea osatuxe dauka. Baserrian jaioa izaki mundu horri estimu handia izan dio betidanik, eta gaur egun ere hala dio. Hala eta guztiz ere, bere emazte eta lau alabekin jaso duen etxeaz gain, beste makina bat etxe altxa ditu bere bizitzan. Eraikuntza izan baita Imanolen ogibide.

Baina, horiek hala izanda ere, bere benetako pasioa bertsolaritza izan da. Bertsolaritzaz maitemindutako gizona izan dela esan dezakegu. Gazte-gaztetatik bizi izan du bertsotarako afizioa eta grina: hamalau urterekin Santa Eskean jende aurreko lehen saioa egin zuen, harrezkero 60 urte inguru egin ditu Imanol Lazkanok plazaz plaza.

Publicidad

Bat dela eta bestea dela hiru belaunaldi desberdinekin jardundako bertsolaria da: aurrena, Basarri, Uztapide, Joxe Lizaso, Joxe Agirre, Jon Azpillaga, Xabier Amuriza, Jon Lopategi eta kirakoekin; geroxeago Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Iñaki Murua, Andoni Egaña, Jon Sarasuarekin jardungo zuen eta, azkenik, gaur egungo Unai Iturriaga, Jexux Mari Irazu, Maialen Lujanbio, Igor Elorza ere ezagutu ditu plazan.

Zubia eta lotura

Bi garai eta tradiziotako bertsolarien arteko zubi eta uztarri kontsideratua izan da: basarriren garaia esan dezakegunetik Amurizak hasi eta Egañak borobildu zuenera. Lotura, transmisio naturala, eroso, azpirramatu zuen Calvillok.

Publicidad

Beste askorekin batera, betekizun funtsezkoa izan zuen bai 1985- 86ko Txapelketa Nagusia antolatzerakoan eta bai Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen sorreran. Bertsozale elkarteko lehendakaria izan zen 1987tik 2004ra.

Gauzak horrela, antolatzaileek ekitaldi polita eta kariñoz betetakoa eskeini nahi diote.

Festaren inguruan, Lazkanoren 'Aho bizarrik gabe' liburuan jasotako bertsoekin 'Jasota bezala', bertso antologiak izeneko CD-a ere plazaratu du Goierriko Bertso Eskolak, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearekin eta Lankurekin lankidetzan.

Publicidad

'Zubigintzan artista' bertso jaialdiari dagokionez, nahiz eta ohitura eduki horrelako tsaltsetan, Majori antolatzea erronka dela Goerriko bertsozeleentzat adierazi zuen Aitor Calvillok.

Abenduaren 29an, arratsaldeko 6etan hasita, parte hartuko duten bertsolariak: Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzelus, Jon Lopategi, Joxe Agirre, Patxi Etxeberria, Txomin Garmendia, Jon Azpillaga, etabar. Baita ere, Lazkanoren bertso jarriak, Roman Elosegik 'Zaharra' kantatuko ditu eta Erniarraitz eta Goierriko bertso eskolen arteko desafio egongo da.

Ondoren, afaria izango da (20 euro) Jakintza ikastolako Villa Eugenian.

Goierrin, sarrerak salgai, aurrez 8 eurotan (bertan 10): Ataun; Troskaeta tabernan, Idiazabal; Xume tabernan, Beasain: Basakana eta Niza tabernetan, Lazkao: Gerriko liburu-dendan, Zaldibia; Joxepanen, Segura: Elorripen eta Ordizian; Pottoka eta Herriko tabernetan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad