Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
ATAUN

Atez ateko zabor bilketa ezartzea erabaki du Ataungo Udalak

Bilduren aldeko bost botoekin eta Herrigintzako lau kontrakoekin

J.R. MUNDUATE

Sábado, 26 de mayo 2012, 04:13

Publicidad

Ostegunean egindako osoko bilkuran Ataungo udalak bere babesa eman zion zaborrak biltzeko atez ateko sistemari. Planteamendu honen alde agertu ziren Bilduko bost zinegotzi eta Herrigintzako lau zinegotzik bilketa modu honen aurkako botoa eman zuten alternatiba gisan gaur egungo bilketa mota hobetzeko eta areagotzeko plan bat aurkeztuz.

Bilduren proposamena: «hiri hondakinen arazoa geroz eta larriagoa delako, eta gaur egungo sistemak % 43a baino ez duela birziklatzen ikusita», modu hau ez dela «onargarria» diote. Atez ateko sistemak gauzak asko hobetuko dituelakoan daude zaborren % 80a birziklagarria dela uste baitute. Beraien iritziz ez da organiko gramo bakar bat ere biltzen modu berezituan, eta papera, beira, ontziak eta organikoa nahastuta botatzen da eta horrek errealitatea are gordinagoa bilakatzen du. Ondorioz, Bilduko bost zinegotzien aldeko botoez, Ataungo udalak Sasieta Mankomunitatearekin elkarlanean hondakin gutxiago sortzeko eta konpostatzeko kanpaina egitearekin batera, atez ateko sistema ezartzea erabaki zuen. Hau delako beraien aburuz %80 birziklatzeko era bakarra eta Ataun zero zabor lurraldea bihurtzeko bidea.

Herrigintzarentzat

Zaborraren arazoa bere osotasunean aztertu beharrekoa denez, Gipuzkoa mailako erantzuna behar du honek. Azken urteotan aurrerapausoak eman direla esan zuten, naiz eta oraindik egiteko asko dagoen. Bostgarren edukinontzia (organikoena) badegula diote eta apustua honen emaitzak oraindik hobeak izatea dela. Atez ateko bilketa sistemaren aldean, gaur egun ditugun edukinontzien bideari abantaila gehiago dituelakoan daude. Hala nola, ordutegi jakin batera mugatu beharrik eza (adinekoak eta lanera goiz joaten direnak kontuan izanik), txukuntasuna, orain arte egindako edukinontzien inbertsioa aprobetxatu, sistema hau ondo erabilita merkeagoa dela deritzote atez atekoa baino.

Guzti horregatik, Herrigintzako lau zinegotzik bide honetatik jarraitzekoaren alde agertu dira eta ondorengo proposamena egin zuten, herrian zehar konzienziatze kanpaina bat abian jarri bi hezitzaile-teknikari kontratatuz sailkaketa nola egin etxez-etxe informazioa emanez. Teknikari hauen urtebeteko jardunak sailkapenean ze emaitza eman duen aztertu eta horren araberako erabakiak hartu.

Publicidad

Herrigintzak kanpaina honetan aktiboki parte hartzeko konpromezua agertu zuen, beti ere zabor gutxiago sortu eta birziklatze portzentai haundiagoak lortze aldera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad