Miel Mari Elosegi 'Luze', Iñigo Ibarra eta Iñigo Sagastibeltza Aurreran eskainitako saioan.
LEITZA

Leitzaundi taldea bigarren faserako sailkatu da

ELISA BELAUNTZARAN

Martes, 14 de febrero 2012, 04:04

Publicidad

Zazpi saio izan ditu Bardoak 2012 Nafarroako taldekako txapelketaren bigarren asteburuak. Leitza, Barañain, Bera, Txantrea, Intza, Aniz eta Iruñean jokatu ziren saioak ostiral eta igande bitartean. Bertsozale elkartetik aditzera eman dutenez «480 lagun inguruk segitu dituzte bertso saioak eta Bardoak 2012ren filosofia saioak elkarte girokoak egitea denez, lepo bete dira aretoak bertsolarien lanarekin gozatzeko».

Saio horien ostean dagoeneko talde batek lortu du bigarren faserako sailkatzea, Leitzako Leitzaundi. Talde, Iñigo Sagastibeltzak, Migel Mari Elosegik 'Luze' eta Iñigo Ibarrak osatzen dute. Bi saio irabazita, bi puntu lortu eta bigarren fasean ariko den sei talderen artean izanen da Leitzaundi. Gainerako bost nortzuk izanen diren azken asteburuan jakinen da.

Leitzako beste taldea, Leitza ta leitzarrak ostiralean aritu zen Baraiñainen. Joxema Leitza, Mikel Azpiroz, Jose Luis Barberia 'Zili' izan ziren bertako Haizea elkartean. Han bizi zen asteburuko saiorik jendetsuena, 95 lagun elkartu ziren herriko Beteranoak eta Lei-tza ta leitzarrak taldeen arteko saioa ikusteko. Hori baino lehen, bertsozaleek merendu ederrarekin bete zuten sabela. Saio polita egin zuten biek eta azkenean barañaindarrek eraman zuten saioa.

Berako gaztetxean izan zen ostiraleko bigarren saioa. Bertan, Lei-tzaundi talde eta Beratarrak taldeaen arteko saioa izan zen. 50 lagun elkartu ziren saioa ikustera eta leitzarrek eraman zuten herrira txapelketako haien lehen puntua.

Publicidad

Bestalde, igandean bi saio jokatu ziren, Leitzan eta Iruñean. Lei-tzan herriko Leitzaundi taldeak asteburuko bigarren saioa jokatu zuen, Baztango Bar-ideak taldea izan zuten bertsolagun. Aurrera elkarteko aretoa lepo bete zen saiora ikustera hurbildu ziren 80 bertsozaleekin. Leitzarrek saioa irabazi eta bigarren puntua eskuratu zuten, hortaz bigarren faserako sailkatu da Leitzaundi taldea.

Aipatzekoa da Leitzako Aurrera elkartean, ostiralean gaueko 21:30ean hasita, Leitza ta leitzarrak eta Jituk taldeen arte bertso saioa izango dela. Bardoak 2012ko finala ere Leitzan izango da, martxoaren 31n.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad