Talde osoa. Benito Lertxundi eta bere talde osoa entzulegoa agurtzen kontzertuaren amaieran eta Benito kontzertuan zehar. :: ETXEBERRIA
ORIO

Ikuslegoa eta Benito Lertxundiren arteko erabateko elkar ulertzea

Bi ordu eta erdiko kontzertu bikaina eskaini zuen musikariak Karelan

PPLL

Martes, 13 de diciembre 2011, 09:39

Publicidad

Bi ordu eta erdiko kontzertu hunkigarria eskaini zuen Benito Lertxundik joan zen larunbatean Karela kiroldegian. Duela bi aste eskaintzekoa zen kontzertua, baina bertan behera geratu zen Benito Lertxundiren ondoezaren ostean.

Larunbateko kontzertuan, laster batean argitara emango duen disko berriko kantuak abestu zituen emanaldiaren lehenengo zatian; bigarrenean, berriz, bere kantu arrakastatsuenetariko batzuk abestu zituen, jendearen laguntzaz.

Benitorekin oholtza gainean zortzi musikari izan ziren eta, hiru kantutan laguntzen, Intza Unanue oriotar gaztea aritu zen. Larunbatean kiroldegia jendez gainezka izan zen eta oriotarrek eta inguruko herrietatik etorritakoek merezi zuen harrera egin zioten Benitori; ikuslegoa eta Benitoren arteko elkar ulertzea erabatekoa izan zen.

Gaur, ipuin kontalaria

Pello Añorga ipuin kontalariaren saioa izango da udal liburutegian, gaur 18:00etan hasita, 5 eta 8 urte arteko haurrentzat.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad