Bost axola. «Beti izan dugu kutsu eroa edo ezberdina. Beharbada, talde ulertu gabea gara. Baina guri bost axola», diote.
MÚSICA

Iluntasun gogorra

Ama Say. 'Ren Fan' diskoa egin berri duteTolosako Bonberenean eta hasiak dira berriz ere herriz herri

:: AINHOA IRAZU

Viernes, 25 de marzo 2011, 03:19

Publicidad

Lozorrotik atera da Ama Say. Lehendabizi, ezusteko kon-tzertu sorta, eta gero, disko berria: 'Ren Fan'. Esnatu eta berriro ere borrokarako bidea hartu dute bizkaitarrok, izerdia bai, baina odolik isuri gabe. Gitarra zorrotz eta distortsionatuak, ahots jokoak eta xuxurlak, pasibotasunaren aurkako deiak, pop-rock koktel ilun batean nahastuta.

- Inork espero ez zuenean, kontzertu sorta. Gero, disko berria. Dezibelioen tentaldia? Gauzak esateko gogoa?

- Bai, musikariak gara eta eszenatokiaren zaporea dastatzeko eta gauzak esateko beharra daukagu. Sekulako aukera dugu gure kezkak plazaratzeko eta gizarteari astindu bat emateko.

- Berriro ere hitz joko bat izenburu gisa: 'Ren Fan'. Zertaz ari zarete?

- Ezorekaz, gora-beherez, zailtasunez... Normalean, musika taldeek Mi-n jotzen dute. Ren edo Fan joz gero, tonu 'anormal'-ean zaude, normaltasuna apurtzen duzu. Diskoa egiteko orduan, momentu onak eta txarrak izan ditugu. Izenburu aproposa iruditu zi-tzaigun zailtasun hori adierazteko.

- Aldaketak iragarri zenituzten taula gainera bueltatzerakoan. Nolanahi ere, Ama Say-ren diskoa da, %100. Gitarra zorrotz eta distortsionatuak, ahots jokoak eta xuxurlak, mezu landuak, giro iluna...

Publicidad

- Amaren marka du, baina lana beste ikuspuntu batetik ikus daiteke ere. Denbora luzea pasa da eta bai musikagintzan, bai gizartean, izugarrizko aldaketak egon dira. Aldaketa horiek disko berrian islatzen saiatu gara.

- Erritmoa lasaiagoa da. Dotorezia handia nabaritzen da, gauzak landuago. Eskarmentuaren eragina?

- Izan daiteke. Denboraren poderioz, esan nahi duzuna eta nola esan nahi duzun askoz gehiago aztertzen duzu eta abesti landuagoak atera-tzen dira.

Publicidad

- Karlos Alonsoren, ordez, Mikel Gonzalez ari da baxuan. Zergatik aldaketa?

- Karlosen baldintza pertsonalak nahiko bereziak dira. Dena den, nahiz eta eszenatoki gainean ez egon, ondoan izan dugu. Gogoan izan gurekin izan dela Zein? taldean.

- Mursegoko Maiteren txeloak eta Lisabö taldeko Txap-en gitarrak batzuetan tonu malenkoniatsua ematen diete kantuei, eta lisergikoa besteetan. Zer nolako atmosfera lortu nahi izan duzue?

Publicidad

- Maitek eta Txap-ek sekulako lana egin dute. Txeloari eta gitarrari esker giro ezberdinak lortu ditugu. Diskoa nahiko iluna da, esaten duguna tristea eta gogorra delako. Hala egin nahi genuen.

- Hamabi kanturen artean, 'Erotasuna (2. partea), 'Maskarada', 'Eguzkitan', 'At' eta 'Boom Boom Johnny' bezalako kantu ederrak. Etenaldi luzea baina emankorra?

- 15 urte inguru pasatu dira, helduagoa zara, ideiak sakon-tzeko aukera handiagoa duzu eta baliabide gehiago.

- «Ero puntu bat dute», en-tzun diot kritiko bati zuen diskoari buruz. Talde ulertu gabea zaretela uste duzu, nola ikusten duzue zuen burua euskal musikaren panoraman?

Publicidad

- Beti izan dugu kutsu eroa edo ezberdina. Abestiak sor-tzerakoan ez dugu pentsa-tzen lan arraroa egin behar denik. Horrela ateratzen da. Beharbada, talde ulertu gabea gara, bai. Baina guri bost axola. Gustatzen zaiguna egiten dugu eta askatasun hori ordainezina da.

- Bidea urratu zenuten bere garaian, oraindik ere bide berriak urratzeko beharra al dago?

- Jakina, batez ere gizarteari dagokionean. Gainbeheran gaude, zorrotzagoak izan behar dugu sistemak inposatutakoarekin, eta horretaz dihardugu abestietan. Halako egoeratan sormena askoz gehiago lantzen omen da, eta horretan saiatzen gara.

Noticia Patrocinada

- Aldaketez hitz egiten duzu. Jo dezagun hasi zineten garaietara, 90eko hamarkadara. Zer aldatu da?

- Onerako, informazio gehiago daukagu eta ondo erabiliz gero, egoerak hobeto azter daitezke. Txarrerako, sobreinformazioa; kaltegarria da. Berriak oso azkar pasatzen dira gure aurretik. Jakina, sistemari oso ondo datorkio hori, kontua baita jendeari pentsatzeko astia ez ematea. Musikan beste hainbeste; sekulako taldeak daude, baina asko bidean geratzen dira jendeak entzuten ez dituelako.

- Hitzen artean bada Mikel Laboaren kantu bati buruzko aipamen bat. 'Txinaurriak' diskoan ere parte hartu duzue. Askoren erreferente dugu Laboa.

- Guretzat Mikel beti izan da maisu haundia eta erreferente. Laboaren lana Sonic Youth-en lanarekin alderatu izan dugu beti. 90 hamarkadan AEB-etatik horrelako talde esperimentalak eta abanguardistak etorri zitzaizkigun, baina Euskal Herrian bertan sekulako maisua genuen. Ohore bat izan da 'Txinaurriak' diskoan parte hartzea.

Publicidad

- Nola hartu dute ikusleek Ama Say-ren buelta?

- Oso pozik gaude. Kontzertuetan giro polita sortzen da.

- Kontzertuak ttanttaka emango omen dituzue. Gauza urrriak omen dira preziatuenak.

- Agian bai, baina taldekideen egoera ezberdinengatik egiten dugu. Hitzartutako kontzertuak emango ditugu eta gero gerokoak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad