Hitza Jasoz proiektua garatzeko hitzarmena
Udalak eta Badihardugu elkarteak sinatu zuten eta azken honek Hitza Jasoz proiektua garatuko du aurrerantzean
JOSU ARANBERRI
Jueves, 10 de junio 2010, 04:07
Publicidad
Hitza Jasoz proiektua garatzeko hitzarmena sinatu dute Badihardugu elkarteak eta Usurbilgo Udalak.
1996 eta 1998 bitartean, Maria Muguruza Arozena, Matilde Urkia, Joxe M. Urbistondo Zendoia, Joxe M. Lizaso Peñagarikano, Jorge Aizpurua Zeberio, Eustakio Alkorta, Antonio Pello Aranburu eta Patxi Illarramendi, Martin Aliri, Hilari Aizpurua, Felix Bereziartua eta M. Luisa San Sebastian, Fermin Roteta eta Teresa Altuna, Aginagako angulazaleak, Joxe Beraetxe, Elias Sagardia, Joxe Juan Bereziartua eta Antonio Pello Aranbururen ahots eta testigantzak jaso ziren. Hitza Jasoz elkarteak egin zituen grabaketok eta, gerora, lan hau Udalaren esku utzi zen. Koro Tapiak grabazio batzuk euskara batuaz jarri zituen eta hauen transkribaketa fonetikoa egin zuen.
Lanak hizkuntzaren ikuspuntutik eta alderdi etnolinguistikotik duen balioa aintzakotzat hartuta, Usurbilgo Udalak egokia ikusi du orain arte egindakoa Badihardugu elkarteak duen Ahotsak proiektura ekartzea eta grabazio berriak egitea. Hitza Jasoz taldekoak ere bat etorri dira Udalaren asmoekin.
Hitzarmen honen bidez, Badihardugu elkarteak, 2010 eta eta 2011 urteetan honakoa egingo du: orain arteko 16 elkarrizketa jaso, digitalizatu eta datu-basean txertatu; 10 elkarrizketa berri egin bideoz eta horiek kodifikatu; 6 zinta zaharrak kodifikatu; 75 pasarte transkribatu 2010ean eta 150 2011n eta interneteko pasarteen edizioa: 2010ean 30 audio-pasarte eta 40 bideo-pasarte eta 2011n 40 audio-pasarte eta 40 bideo-pasarte.
Proiektu honen arduraduna Eider Etxeberria izango da. Usurbilen jaio zen 1985ean eta Euskal Filologian lizentziatua da.
Ahotsak proiektuaren helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.
Publicidad
Proiektuaren oinarriak 2002-2003 urteetan landu ziren, metodologia, baliabideak eta alderdi teknikoa ezarriz. Ondorengo 3 urteetan, 2004-2007 bitartean, bilketa lana hasi zen eta jasotako materiala lantzen hasi ginen. Hortik aurrera, www.ahotsak.com webgunea atontzen jardun dute. Webgunea 2008ean aurkeztu zuten, baina proiektuak aurrera jarraitzen du, etengabe ari baitira materiala biltzen, lantzen eta datu-basea eguneratzen. Helburua da, 2012. urterako euskal herri guztietako lekukotasunak izatea atari honetan.
Proiektuaren lehenengo urratsa da, Euskal Herri guztian zehar sakabanatuta dauden zintak berreskuratzea. Horretarako, ahozko ondarea biltzeko lanetan jardun duten bitartekoekin kontaktatzen dute: udaletxeak, euskara elkarteak, ikastetxeak, ikerlariak... Kasu askotan, grabazioak zinta analogikoetan egon ohi dira, eta premia-premiazkoa da lehenbailehen kopiatzea eta euskarri digitalera pasatzea. Kasurik gehienetan, gainera, soinua garbitu egiten da. Audioa bakarrik duten grabazioak CDetan gordetzen dira;
Publicidad
Grabazio zaharrez gain, une honetan ere grabazioak egiten ari dira han eta hemen. Azken 4 urteotan egin dituzten grabazio guztiak bideoz egin dituzte. Orain arte Gipuzkoan egin dira grabazio gehienak (orain arte gutxien landu izan den lurraldea zelako), baina dagoeneko gainontzeko lurraldeetan ere hasi dira lanean.Ondoren elkarrizketa bakoitzaren inguruko informazio guztia datu-basean sar-tzen da.
Grabazioak luzeak dira (gehienak ordubete ingurukoak) eta bakoitza minutuz minutu laburtzen da 2-4 minutuko «pasarteak» sortuz. Pasarte horietako bakoitzak honako informazioa izaten du laburtze edo kodifikazio lan hori amaitzerakoan: izenburua, pasartearen laburpena, iraupena, gai-kodea eta transkripzioa. Gainera, pasarte bakoitzari lehentasun-maila bat ematen zaio eta horren arabera aukeratzen dira pasarte interesgarrienak Interneten erakusteko. Pasarterik interesgarrien horiek editatu egiten dira, bideo edo soinu artxiboa hartu eta MP3 eta Flash formatura pasatuz.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión