Tolosa Goierri
Zegama-Aizkorri lasterketarako ura eta Realeko neskei bultzadaJ. Zabala
Zegama
Astelehena, 20 maiatza 2024
Urteko zitarik berezienetako egun gutxi barru iritsiko da herrira. Zegama-Aizkorri mendi maratoia datorren igandean, hilak 26an, jokatuko da inguruko mendietan. Lasterkariek Aizkorriko puntan duten anoaguneko ura igotzeko bildu ziren pasa den asteburuan lasterketako bolondresak.
Horretaz gain ere, Realeko neskei keinu egin nahi izan zieten Kopako finala dela-eta, eta nahiz eta ez irabazi, haiekin daudela adierazi zuten.
Asteburuko jai handirako prest daudela argi utzi zuten, eta igandean jokatuko den lasterketaren aurrean beharrezkoa den materiala jada Aizkorrin dute, bertatik pasako diren korrikalariei behar dutena eman eta beste milaka zaleekin batera parte-hartzaileak animatzeko asmoz.