Villabona
Inauterietako kalejira egingo da gaur arratsaldean Errebote plazatikA. N.
amasa-villabona.
Miércoles, 7 de febrero 2024, 20:31
Gaur, Ostegun Gizena, Inauteri giroa zabalduko da eskualdean datozen egunetarako. Horren baitan, Amasa-Villabonako Udalak, Zubimusu Ikastolak eta Fleming Herri Eskolak, Irrika Aisialdi elkartearekin elkarlanean, inauteri-desfilea antolatu du gaur arratsalderako. Aurtengo mozorroaren gaia Negua izango da, eta herriko ikasleak elur panpinez, eskiatzailez, elur malutez edota etxeko goxotasunaren adierazlea den pijamarekin mozorrotuta aterako dira kalera. Horrela, kalejiran, txaranga doinuek eta kantuek alaituko dituzte herriko txoko guztiak.
Publicidad
Taldea 15:15ean aterako da Villabonako Errebote plazatik, baina haur eta gazteez gain, herritar guztiei zabaldu diete mozorrotu eta festan parte hartzeko gonbitea.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión