Joanes Illaregik irabazi zuen iazko txapelketa Bertsozale

VIII. Osinberde Saria bertan behera utzi dute

COVID-19a dela eta erabaki dute bertsolari gazteentzako lehiaketa atzeratzea, jakin gabe «aurtengo saioak egin gabe geratuko diren»

DV

Donostia

Viernes, 20 de marzo 2020, 12:22

Antolakuntza taldeak jakinarazi du Gabiriako Osinalde sariketa osoa bertan behera geratu dela «COVID-19a dela eta bizitzen ari garen egoeraren ondorioz. Honekin, finalaren aurretik jokatzen diren saio puntuagarriak, tartean Joxepanen burutzen den Zaldibiako Osinberde Saria ere, bertan behera geratu dira. Oraingoz, ez da erabaki atzeratuko diren edo aurtengoak egin gabe geratuko diren», adierazi dute.

Publicidad

Osinalde saria Gabirian jokatzen den bertsolari gazteen txapelketa bat da, bertsolaritza munduan ibilbide luzea duena: 1971an izan zuen lehen ekitaldia eta ordutik aurrera bertsolari ezagun askok irabazi dute.

Iaz, Joanes Illarregik irabazi zuen, 2018an Txaber Altubek, 2017an Unai Mendizabalek, 2016an Haritz Mujikak, 2015ean Eñaut Martikorenak, 2014an Aitor Irastorzak, 2013Nerea Ibarzabalek, 2012an Amaia Iturriotzek eta 2011an, Ane Labakak.

Halaber, Bertsozale Elkarteak zenbait neurri hartu ditu datozen egunetarako, «COVID-19ak eragindako egungo egoera aintzat hartuta eta egoerak eskatzen duen erantzunkizunetik».

Behin-behinean, Senperen egitekoak ginen Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Batzar Nagusia bertan behera uztea erabaki dute; baita Getxon egin behar genuen Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Batzarra ere.

Arabako eta Nafarroako taldekako txapelketek finalaurrekoak zituzten asteburu honetarako iragarrita: horiek ere ez dituzte egin. Gainera, Arabako Bertso Kuadrilla Arteko txapelketako finala ez da martxoaren 28an egingo. Gipuzkoako Eskolarteko kanporaketa saioa ere bertan behera geratu da.

Publicidad

«Egoeraren bilakaera zein osasun agintariek zabaldutako neurriak adi jarraitzen ari gara, eta gure jardunean aldaketa gehiago egon daitezkeela ez dugu baztertzen. Hala balitz, jakinaraziko dugu», iragarri dute Bertsozale ELkartetik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad