Tolosa Goierri
'Udazkeneko koloreak' ipuin musikatua eskainiko dute larunbateanA. N.
Alkiza.
Lunes, 10 de noviembre 2025, 20:34
Azaroko kultur egitarauaren baitan, Susana Cencillo akordeoi joleak 'Udazkeneko koloreak' ipuin musikatua eskainiko du larunbat honetan. Udazkeneko soinu eta koloreak ditu oinarri emanaldiak. Helburu nagusia naturarekiko eta ingurunearekiko kontzientzia piztea da, horretarako naturaren soinuak, koloreak eta ukimena ardatz hartuta.
Publicidad
Saioa salto gelan izango da, 17:00etan, 2 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Haurrak guraso batez lagunduta egon beharko dira. Joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute kultura@alkiza.eus helbidera edo 688 604 466 telefono-zenbakira idatzita. Gehienez, 10 pertsonako taldea osatuko da eta, gehiagok izena ematen badute, bigarren saio bat egingo da arratsaldeko 17:45ean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión