Asteasu
Udalak Pello Errota ikastetxearen eraginkortasun energetikoa hobetu duFatxadako lanez gain, eguzki plakak jarri dira, eguneroko energia kontsumoa murrizten lagunduko dutenak
Azken hilabeteotan eraberritze lanak egin ditu Asteasuko Udalak Pello Errota ikastetxean. Eraikinaren eraginkortasun energetikoa hobetzea zuten helburu lan hauek eta DUS 5000 Programaren baitan osatu dira. Horrela, ikasturte berria hasterako ikastetxeak estalki termikoa birgaituta du.
Ikastetxearen eraginkortasun energetikoa hobetzeko lanak hiru arlotan egin dira. Alde batetik, fatxadari isolamendu termikoa egin zaio, bero-galerak murrizteko eta barneko erosotasuna hobetzeko. Bestalde, kanpoko arotzeria eta beirak ordezkatu dituzte, errendimendu termiko eta akustiko handiagoa duten elementuekin.
Azkenik, plaka fotoboltaikoak instalatu dira. Hauekin ur bero sanitarioaren eskariaren %30a estaltzea aurreikusten du, eta energia kontsumo konbentzionala murriztea.
Energia primario ez berriztagarrien kontsumoa % 42,33 gutxituko da egindako lanekin
Egindako lanei esker, ikastetxeak eraginkortasun energetikoa hobetu du. Zehazki, energia primario ez berriztagarrien kon-tsumoa % 42,33 gutxituko du. Horrela, eraikinaren energia-kalifikazioak bi maila egin du gora, E letratik C letrara. Era berean, CO2 emisioen murrizketa lortu du.
Lanak DUS 5000 Programaren finantzaketarekin gauzatu da, Espainiako Gobernuaren eta Europar Batasunaren –NextGenerationEU– Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren baitan. Programa hau erronka demografikoa duten udalerriei zuzenduta dago, eta helburua da trantsizio energetikoa sustatzea, eraginkortasun energetikoan, energia berriztagarrietan eta mugikortasun iraunkorrean egindako inbertsioen bidez.