Borrar
Bidaniako gazteek herriko tabernetatik kalejira egin zuten. NÚÑEZ
Bidania-Goiatz

Txikiteoa eta haurrentzako jolasak San Bartolome jaien hasieran

NÚÑEZ

Asteartea, 23 abuztua 2022, 23:56

Comenta

Ohitura den bezala, atzo bazkalondoren eman zioten hasiera Bidaniko herritarrek San Bartolome jaiei. Udaletxeko balkoitik bota zuten txupinazoa Zugasti harategiko arduradunek, eta jarraian txikiteoa egin zuten herriko tabernetan trikitilariek alaiturik. Ondoren, haurrentzako jolasak antolatu zituzten guraso elkarteko kideek plazan. Koxkolak biltzen, bizikletarekin zinta-jolasa, aulki-jokoa, globoak lehertzen, eta abar aritu ziren, eta amaieran, parte hartzaileentzako opariak eta txokolatea banatu ziren.

Gaur, herri kirolak

Gaur asteazkena, San Bartolome egunean, Meza Nagusia eskainiko da elizan 11:15ean. Jarraian, herriko dantzariek emanaldia izango da, eta helduentzako hamaiketakoa egingo da Kontsejun.

Arratsaldean, 18:00etan pentatloi dema ikusi ahal izango da: Karmele Gisasola Nerea Arrutiren aurka arituko da eta Iñaki Errazkin Julen Kañamaresen aurka. Gainera, Eneko Saralegik erakustaldia eskainiko du.

Ondoren, triki-poteoa egingo da eta gaueko 23:00etatik aurrera erromeria Elizagoien ahizpekin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txikiteoa eta haurrentzako jolasak San Bartolome jaien hasieran

Bidania-Goiatz: Txikiteoa eta haurrentzako jolasak San Bartolome jaien hasieran