Tolosa Goierri

Trinketeko tabernaren kudeaketa lehiaketara atera da

Ostalaritza proiektuaren memoria aurkeztu beharko dute interesatuek eskaera orriarekin batera udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan

Amaia Núñez

IRURA.

Jueves, 20 de noviembre 2025, 20:01

Ametsa Trinketeko tabernako kudeatzaileak jubilatu egin dira eta Irurako Udalak lehiaketara atera du hostalaritza zerbitzuaren kudeaketa. Kontzesio berriak urtebeteko iraupena izango du eta, ondoren, urtetik urtera luzatuko litzateke, gehienez 5 urtera bitartean, bi alderdiek horrela adostuz gero. Interesatuek abenduaren 19ra bitartean dute proposamenak aurkezteko epea, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan izena emate orria beteta.

Publicidad

Ostalaritza zerbitzua euskaraz eman beharko da. Taberna egunero ireki beharko da, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 22:00etarako ordutegian eta asteburu eta jaiegunetan 10:00etatik gauerdira bitartean. Era berean, urtean hilabete bateko oporrak hartu ahal izango ditu kudeatzaile berriak. Alokairuarn prezioa 50 eurokoa da hilabeteko, BEZ kanpo, eta 1.500 euroko behin betiko bermea aurkeztu beharko da.

Epaimahaiak balorazioa egiterakoan kontuan hartuko ditu zerbitzua hobetzeko eskaini daitezkeen hobekuntzak, hala nola, ordutegia zabaltzea, janaria etxera eramateko zerbitzua, kultur emanaldiak antolatzea eta abar; baita ere ostalaritzan esperien-tzia eta ikasketak izatea eta zerbitzuan eskainiko denaren inguruko memoria aurkeztea izena ematerakoan.

Gainera, elkarrizketa pertsonala egingo dute izena ematen duten guztiekin aurkeztutako dokumentazioa alderatu eta baloratzeko. Informazio gehiagorako Irurako udaletxera jo beharko da, 943.691.333 telefonora deutuz edo www.irura.eus webgunean.

Xare partidak

Ametsa pilota elkarteko hainbat bikote Iparraldeko Neguko Xare Txapelketan parte hartzen ari dira. Aste honetako jardunaldian, larunbat honetako partida bat Iruran jokatuko dute. Larrañaga eta Garmendiak osatutako bikoak, Noizbait taldeko Jubera-Gillentegy bikoaren aurka jokatuko du 18:00etatik aurrera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad