Telefonorik gabe Bedaion!
«Astebete baino gehiago bada Bedaion inkomunikatuta gaudela baina hau ez da oraingo kontua bakarrik» diotenez
E. Arraiago
Martes, 16 de febrero 2021, 18:00
Haserre eta kezkatuta agertzen dira Bedaioko lagunak, «astebete baino gehiago telefonorik gabe» daramatelako. Eta horrela jarraitzen dute.
Publicidad
«Baztertuta» sentitzen dira eta egoera «larritzat» jotzen dute «adin handiko pertsonek ezin dutelako edozein larrialdi bat suertatuz gero, zer egin ez dakitelako. Beti, telefono finkora jotzen dute eta ez dute egiten». Kezka areagotu egiten da une honetan, Covid-19 dela eta, gerta daiteken aurrean. «Astebete baino gehiago bada Bedaion inkomunikatuta gaudela baina hau ez da oraingo kontua bakarrik. Azken bi urteetan, etengabekoa da telefono gabe gelditzen gerala Bedaion. Enpresa bakarra da linearen jabea, Movistar, eta mantenu lanak egiten ez direnez línea lurretikan, zuhaitz erorien azpian, edozein momentuan hariak etenda… inkomunikatuta eta inor gure arazoaren konponbidea bere gain hartzeko asmorik gabe».
Bedaioko lagunek diotenez «Movistarrek koponbidea bilatu du. Telefonoz mobilea deitzen dizute eta mobila ez baduzu hartzen beraientzako horrek esan nahi du arazoa konpondu dela. Baina nola erantzungo dugu mobilentzako estaldurarik ez dagoen eremuan? Orduan beraientzako ez dago matxurarik eta berriro sartzen gera irtenbiderik gabeko gurpil zoroan».
Egoera honen ondorioak zein diren galdetzen dute bedaioarrek «Urgentziaz medikuari deitzeko kotxea hartu behar, baina ezin duenak autoa hartu? Adinekoen kasuan adibidez babesik gabe…, gertatu da adinekoa ondoezik suertatu eta bere larrialdian inorekin ezin zelako harremanetan jarri errepidera laguntza eske atera beharra izatea, edo medikua jarri beharra gaixoarekin harremanetan eta ezin… baina azkeneko gertaerak gure mugak gainditu ditu».
Egoera larri honen aurrean, Tolosako auzoko lagunek esaten dutenez «orain arte gure artean izan dugun bizilagun baten heriotza familiari helarazteko teléfonoz ezin komunikatu eta medikuak ez du beste irtenbiderik bilatu ertzainak bideratzea alargundu berri den emazteari bere senarraren heriotzaren berri emateko, eta alarguna bere saminean ezin komunikatu inorekin».
Publicidad
Galdera ugari dituzte «Noraino iritsi behar gera? Noraino iritsi behar du gure gizartearen tolerantzia mailak? Eta ez, hau ez da urruneko egoera bat, ez dugu urrutira joan behar egoera hau gure artean gertatzen dela sinisteko, egoera hau Tolosan gertatzen da. Bedaion».
«Adarra jo beharko dugu»
Egoera gogor honen baitan, bedaioarrek euren arazoa bertso batzutan isladatu eta sare sozialetan aski ezagunak egiten ari dira. Gainera, azpimarratzen dutenez irteerarik ez dutela ikusten eta ironia guztiarekin esaten dute gelditzen zaien bide bakarra «adarra jo beharko dugu Bedaion, gure aiton amonak moldatzen ziren bezela, adarra joaz, garai haietan baserri batetik bestera laguntza behar bazen». «Horixe da bedaioarrok egin beharko duguna 2021. urtean larrialdiren bat izan eta bertan hiltzerik nahi ez badugu, hain erreza dirudien telefonozko laguntza eskatu ezin dugulako, adarra jo, medikuren bat behar edo norbaiti mezuren bat bidali behar badiogu».
Publicidad
Hitz jokoarekin jarraituz, «adarra jotzen bai ondo dakitela erakundeek eta Movistar telefonika konpainiak ere erakutsi digute». Gainera, «gizarte digitalizatu honetan bizitza bezain oinarri oinarrizkoa den heriotzaren komunikazioa ere kendu nahi digute bedaioarroi»
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión