Solasaldia eta musika arkitektura topaketa agurtzeko
Egonaldiko atal deigarriena Innsbruckeko eta Donostiako arkitektura fakultatetako ikasleek diseinatu eta muntaturiko egurrezko egiturak izan ziren
NÚÑEZ
Sábado, 23 de julio 2022, 00:09
Arkitektura eta herriko guneen diseinua izan zen gai nagusia lehengo astean Zaldibian ospatu zen arkitektura jardunaldian 'Gizartea bere espazio publikoen antolakuntza eta eraldaketan' izenburupean. Austriako Innsbruckeko arkitektura fakultateko eta Donostiako arkitektura eskolako ikasleek eta irakasleek hartu zuten parte.
Publicidad
Egonaldiko atal deigarriena ikasleek diseinatu eta muntatu zituzten egurrezko egiturak izan ziren. Zaldibiako hainbat txokotara egokituak herritar helduengan, zein gaztetxoengan pentsatuz. Honela, plazatik Karreanera doan eskilaretan esertzeko harmailak egin zituzten eta parke botanikoan haurrek jolasteko egitura jarri zuten.
Jardunaldiak agurtzeko 'Zaintzen gaituzten herriak' izenburuko mahai-ingurua egin zen, Euskal Herriko udalerrietan diseinatutako zaintza egitasmoak izan zituena hizpide. Bertan parte hartu zuten Xabier Lertxundi Hernaniko alkateak, Agurtzane Solabarrieta Usurbilgo alkateak, Eztitxu Mujika Zaldibiako alkateak eta Izarra Urdaileta Segurako alkateak, Irati Mogollón soziologoak gidatua, herri bakoitzeko esperientziak elkarbanatuz. Herritar ugarik jarraitu zuten frontoian egin zen solasaldia.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión