Borrar
Salda beroa eta txorizo eta haragi pintxoak dastatu zituzten. A.Núñez

Tolosa Goierri

San Migel Eguna ospatu zuten irurarrek

Meza Nagusiaren ondoren, hamaiketakoa eskaini zuten plazan gerturatu ziren herritar guztientzat

Astelehena, 29 iraila 2025, 20:45

Comenta

Usadioa jarraituz, meza nagusia eta hamaiketako herrikoiarekin ospatu zuten atzo goizean San Migel eguna Iruran. Meza Nagusiaren ondoren, dantzariak agurra dantzatu zien udal korporazioko kideei eta, segidan, ehunka herritar elkartu ziren plazan eta Gazte Alaiak elkartean salda beroa eta haragi eta txorizo egosia dastatzeko.

Arratsaldean, herri kirol saioa izan zen San Migel plazan Lierni Osa eta Odei Izeta harrijasotzaileekin, eta aizkoran Jakes Izeta, eta Jon Zaldua Jesus Mari Mujikaren aurka.

Ondoren, bertso saioa egon zen elizan Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Jesus Mari Irazu eta Maialen Lujanbio bertsolariekin, Amaia Agirre gai-jartzaile zutela.

Atseden egun batzuen ondoren, ostiralean hasiko dira berriro sanmigelak, mozorro egunarekin. Aurten pelikulak eta serieak izango da mozorroentzako gaia.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Migel Eguna ospatu zuten irurarrek

San Migel Eguna ospatu zuten irurarrek