Amezketa
San Martingo etxolaren itxiera bazkaria egingo dute larunbatean trikitilariekinBestalde, txartelak salgai daude Arkaitzpe eta Ametza tabernetan Ugarte Errosarioko Amaren jaietan egingo den herri afarirako
Uda agurtu ondoren, San Martin atsedenlekuko etxolak ere agur esango dio aurtengo denboaldiari. Larunbatean bazkari batekin emango diote amaiera arduradunek jaigiroan azken hilabeteetako lanari. Trikitilariek alaituko dute eguna eta bazkarira joan nahi duten pertsonek San Martingo etxolan bertan izena eman beharko dute.
Ugarteko jaiak
Hurrengo asteburuan Errosarioko Amaren jaiak ospatuko dituzte Ugarten. Ohi bezala, herri afaria egingo dute jaietako ostiral gauean, urriaren 3an. Txartelak salgai daude Amezketako Ar-kaitzpe eta Ametza tabernetan. Horretaz gain, 619 419 840 telefono-zenbakira deituta ere eskuratu daitezke. Izena emateko azken eguna irailaren 30 izango da, asteartea.
Helduen zein haurren menua daude aukeran. Helduen afariak 30 euroko prezioa du eta bertan eskainiko dira urdaiazpikoa eta zainzuriak, pipar beteak, risottoa, bakailaoa bizkaitar erara, txerri kostilla, gazta moussa edo goxua, eta edaria, kafea eta kopa barne izango ditu.
Haurren menuak berriz, 12 euroko prezioa du. Kroketak eta nuggetak, oilasko bularkia patatekin, Danonino edo natilla, ura eta freskagarriak eskainiko zaizkie.
Gaztelekua
Datorren asteartean, hilaren 30ean, hasiko da Gaztelekuko ikasturte berria, hamabi eta hemezortzi urte bitarteko nerabeentzat zuzendua. 16:30ean irekiko ateak zerbitzuak. Lehenengo pasa den ikasturtean egindako ekintzen laburpen bideoa proiektatuko da eta, segidan, merienda eskainiko da gerturatzen diren gazteentzat.
Zerbitzuak iazko ordutegia mantenduko du ikasturte honetan ere. Astelehenetik ostiralera arratsaldeko 16:30etik 19:30era egongo da irekita. Gaztelekuko ekintzetan parte hartu nahi dutenek izena emateko epea irekita dute urriaren 3a, ostiralera bitartean. Horretarako Gaztelekuan edo udalaren webgunean aurki daitekeen galdetegia bete eta Gaztelekuan bertan aurkeztu beharko da.