Herriko dantza-eskolako haurren dantza emanaldia eta dantza-soka izan ziren eskolako patioan jarritako karpan. Argazkiak Gorka Estrada
Berastegi

San Lorentzo jaien amaieran, zahagi ardo onena

35 gradu inguru egin arren, berastegiarrek festetako azken eguna ere probestu zuten ondo pasatzeko

A. Mariezkurrena

Berastegi.

Lunes, 12 de agosto 2024, 02:00

Berastegik agurtu ditu aurtengo San Lorentzo jaiak. Eguraldi lagun izan dutelarik, primerako jaiak izan dituzte eta antolatutako ekitaldi desberdinak parte hartze handia izateaz gain, arrakastatsuak izan direla azpimarratzen dute antolatzaileek.

Publicidad

Igandean, bukatu dira eguraldi sargori zelarik. 35 graduko tenperatura izan zela diote datuek, baina beroak ez zituen berastegiarrak etxean utzi, itzala bilatu zuten jaietako azken ekitaldiez gozatzeko. Goizean pilota-partidak, herriko dantza-eskolako haurren dantza emanaldia eta dantza-soka izan ziren eskolako patioan jarritako karpan.

Arratsaldean berriz, herri-kirol saio ikusgarria izan zen Julen Kañamares, Ainitze Perez, Eneko Saralegi eta Amalur Arbelaizen eskutik. Hau bukatutakoan, Alarma Morea taldearen musika emanaldia egon zen plazan eta honekin batera, zahagi-ardoa beroari aurre egiteko aukera onena atzo. Dantzerki emanaldia eskainiko zuten gauean herritarrek, txalo zaparrada handia jasoaz. Gero, aurtengo jaiei amaiera emateko, Tapia eta Leturiarekin erromeria izan zen. Bikainak aurtengoak!

Gorka Estrada
Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad