Tolosa Goierri
San Andres Eguneko afaria antolatu da ospakizunen baitanA. N.
berrobi.
Miércoles, 19 de noviembre 2025, 20:10
Azaroaren 29an, San Andres, Berrobiko zaindaria, ospatzeko afaria antolatu da Iriarte Jatetxean. Herritar guztiei zuzendutako afaria izango da eta, afalostean, Andoni Ollokiegi abeslariak doako emanaldia eskainiko du Gazte lokalean.
Publicidad
Afarirako izena ematea Iriarte Jatetxean egin beharko da. 43 euroko prezioa du, izena emateakoan ordaindu beharko dena, aukeratutako menua jakinaraziz. Lehenengo platererako pikilo entsalada eta arrain zopa egongo dira aukeran, bigarrenerako aukeran bakailaoa saltsa berdean edota entrekota entsalada eta patatekin; postrerako euskal pastela izozkiarekin zerbitzatuko da, eta sagardoa eta ardoa barne egongo dira.
'Magma Mia' bakarrizketa
Bestalde, azaroko kultur egitarauaren baitan, Bea Egizabalek 'Magma mía' bakarrizketa aurkeztuko du bihar ostiralarekin, BerrobiBerrik antolatuta. Emanaldia 18:00etan izango da.
Ikuskizun honetan, umorea bidelagun izanik, patriarkatuak egunerokotasunean gorputzetan duen eragina aztertzen da, adin ertaineko emakume baten ikuspuntutik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión